16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

3.2. HIPOTESIAK

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

Sermoietako hizketa-egin tzek, oro har, nahiz eta ugariak eta askotarikoak

izan, helburu bera dute, hau da, zerbaiten alde/kontra ekarrita daude azken

buruan. Jakin dakigu ilokuzio-esanahia interpretazio kontua dela, eta, beraz,

ondorioztatu daiteke ez dagoela esanahi hori enun tziatu isolatuen edota enuntziatu-aleen

gainean egiterik. Hala bali tz, gainera, aurreko kapituluan jorratutako

bideari uko egingo genioke (testua hartu dugularik komunikazio unitate

bezala, hain zuzen). Beraz, hizketa-egin tza noziotik gorago joan beharra dago.

Gauzak horrela, ikusi beharko da hizketa-egin tzak zein motatakoak diren eta,

gainera, zein hierarkia duten testuaren barruan, ho ts, euren garran tzia erlatiboa

“hizketa makro-egin tza” eraiki tzeko. Ildo honetatik, hizketa-egin tzak

sailka tzea bera ere hipotesi tzat hartu beharra dago. Sermoiek duten azken helburua

argi tzeko ahalegina egin nahi badugu, nekez onartuko da hizketa-egintzen

artean erlazio hierarkikorik ez dagoenik.

Laburbilduz, gure hipotesia da sermoia hizketa makro-egin tza berezia dela,

zeharkako hizketa-egin tza berezi gisa deskriba daitekeena. Zeren eta gauza bat da

sermoi bakoi tzeko hizketa-egin tzak identifika tzea eta deskriba tzea, eta beste gauza

bat hizketa-egin tza horiek zeren zerbi tzutan dauden zedarri tzea. Horrela bada,

gure corpuseko sermoiak Eracusaldiac izanagatik titulua, postula tzen dugu makroegin

tza nagusia ez dela, paradoxikoa bada ere, irakastea, baizik eta motiba tzea,

zizta tzea, onbidera tzea. Kristaua gehiago kristau tzea. Egia esan, zaila da adi tz

zeha tz bakarrean laburbil tzea sermoiaren helburua, arestian esandakoez gain, leudeke

induzi tzea edota grina tzea. Horregatik, sermoiaren makro-egin tza deskribatzerakoan,

hi tz bakarra erabili gabe, perifrasia edo deskripzioa egingo dugu.

3.3. ANALISIA ETA IRUZKINAK

Aurrenik, sermoietan an tzeman daitezkeen hizketa-egin tzak identifikatu,

deskribatu eta sailkatu egingo ditugu.

Esan bezala, ilokuzio-indarra esplizita tzea, normalean, prozesu konplexua

izaten da, hura zehazteko zenbait fase edo urra ts igaro behar baitira. Eginkizun

honetarako, baliatuko gara Searlek aipatutako lau irizpideez eta ain tzat

hartuko dugu, baita ere, testuinguru aldaketa; hau da, hizketa-egin tzak zein

aldaketa sortarazten duen testuaren barruan, arestian azaldu duguna.

Sermoiak azterturik, honako hizketa-egin tzak an tzeman ditugu.

93

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!