16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AGIRRE ASTEASUKOAREN ERACUSALDIAC

nahi du en tzuleak modu jakin batean joka dezan. Esan behar da alabaina

direktiboen eduki proposizionala beti dagokiola etorkizuneko egintza

bati.

3. Komisiboak (konpromiso xedea). Hiztuna konprometi tzen da etorkizunean

egingo dituen ekin tza mul tzo batekin. Promesak dira konpromisokoen

adibiderik argienak. Direktiboen kasuan bezala, norabidea:

mundutik-hi tzera, eta eduki proposizionala etorkizuneko ekin tza bati

dagokio. Hiztunaren jarrera zera da: esaten duena bete tzea.

4. Adierazkorrak (adierazteko xedea). Beren helburu ilokutiboa jarrera bat

adieraztea da proposizioan aurkeztu den gauzen egoeraren gainean. Ez

dago norabiderik, osagai frastikoaren egia aurresuposatu egiten baita.

Ez da hi tzen egoki tzerik egiten, ez eta gauzen egoerarik alda tzen ere. Ez

da transformaziorik.

5. Deklaratiboak (agerbidezko xedea). Bat datoz Austinek bere lehen proposamenean

definitu zituen enun tziatu performatibo instituzionalekin.

Ezaugarririk behinena zera da: “la realización con éxito de sus miembros

da lugar a la correspondencia entre el contenido proposicional y la

realidad”. Oro har, behar izaten dute instituzio extralinguistikoa, zeinaren

baitan hiztun eta en tzuleek fun tzio jakin ba tzuk dituzten.

3.1.2.2. Ilokuzio ahalmena edo poten tzial ilokuzionala

Hizketa-egin tza motak ezagu tzen ditugularik, eta badakigunez hizketaegin

tzak ilokuzio-indarraren arabera zedarri tzen direla, beste pausu bat egingo

dugu aurrera. Kontua da ilokuzio-indar edo esanahi hori ahuldu edo potentziatu

egin daitekeela. Bestela esanda, nahiz eta hizketa-egin tzaren gunea edo

point delakoa bat-bera izan, egin tza ba tzuetako ilokuzioa ahuldu edo potentziatu

egin daiteke eta horrela ilokuzio-indarraren gradua jai tsi edo igo. Adibidez:

“eskaera” eta “erregua” bereiztu egin daitezke; erregua gogorragoa da,

poten tziaturik dago “eskaera”; bestela esanda, indar tsuagoa da “eskaera”. Eta

alderan tziz. Indar tzeko edo ahul tzeko, baterako eta besterako, estrategiak asmatu

ahal ditugu hiztunok. Estrategia horiek gure inten tzio-asmoa argiago

gera dadin leudeke bideratuak. Eta modu eta mekanismo desberdinak balia

daitezke: tonuera, azentua, harridurazko esapideak, galderak, esagerazioak,

baliabide hipokoristikoak… Eta modu diskur tsiboan ere egin dezakegu: “behin

eta berriz esango dizut” bezalako birformulazioak eginez, konparazioak

eginez, errepikatuz, adibideak ekarriz, hiperboleak eta ahoberokeriak esanez…

89

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!