16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

84

ARANTZA OZAETA

makro-egituratu bat), zera galde tzen dugu orain: sermoiak zer gauza “egitera”

etorri ziren? Zertara atera zen sermoilaria plazara? Zer erdie tsi nahi zuen sermoia

den testuaren bidez? Hipotesipean jarriko dugu sermoia hizketa-egintzen

teoriaren argitan zedarri daitekeela, eta, beraz, lan horri ekingo diogu jarraian.

Ondorioz, erabat murgilduko gara pragmatika ilokutiboaren uretan.

Sermoien azterketa ilokutiboari ekiteko aurre egin beharko diegu pragmatika

mota horren arazo biri: batetik, esanahiaren eraiki tzearen auziari, hau da,

zein harreman dagoen esandakoarekin esan denaren, eta horrek adierazi nahi

duenaren artean. Jakin baitakigu hiztunak ez duela bere komunikazio asmoa

modu esplizitu eta literalean kode tzen beti. Bestela esanda, enun tziatuak

prozesa tzen badira soilik eduki linguistikoari jarraituz, esanahia izango dugu;

baina horrek ez du berma tzen deszifratuko dugunik hiztunak benetan esan

nahi izan zuena. Lotura horri, esan bezala, heldu egin beharko diogu: eduki

proposizionalaren eta esanahi pragmatikoaren arteko loturari. Bestetik,

hizketa-egin tza zeharkakoen problematikari ere heldu beharrean izango gara.

3.1. OINARRI TEORIKOA: HIZKETA-EGIN TZEN

TEORIA

3.1.1. ABIAPUNTUA: AUSTIN

Hizketa-egin tzen teoria izenez da ezaguna Austin britaniarrak 29 eta Jonh

Searle 30 haren ikasle estatubatuarrak (1969) landutako planteamendua.

Austinek lehenbiziko teorizazioan enun tziatu performatiboak eta enuntziatu

konstatatiboak bereiztu zituen 31 . Beraz, bi enun tziatu mota horiek age-

29 Austin, 1962 How to do things with words. Oxford, Oxford University Press. Gaztelerazko

ber tsioa: Cómo hacer cosas con las palabras, Buenos Aires, Paidós: 1982. Orobat, edizio berrian,

Cómo hacer cosas con palabras: palabras y acciones, Bar tzelona, Paidós Ibérica, 2004).

30 (Searle J. (1980): Speech Ac ts. An essay in the Philosophy of Language. Cambridge, Cambridge

University Press. Gaztelerazko i tzulpena: Actos de habla: ensayo de filosofía del lenguaje.

Madril; Cátedra).

31 Enun tziatu performatiboan esaten dena eta “egiten” dena bat datoz: “I tsason tzi hau

inaugura tzen dut”, “Nik ezkon tzen zaituztet”. Enun tziatuok behar den testuinguruan jaulkita,

hi tzetatik haratagoko errealiteak konfigura tzen dituzte (barku bat inaugura tzea, ezkontzea).

Bestalde, enun tziatu konstatatiboa li tzateke esatea “Gaur eguraldi ederra dago”. Baina,

gerora, ohartu zen Austin konstatatiboek ere orienta tzen zutela akzioa, arestiko horrek, demagun,

horrelako efektua sor lezake: “Hondar tzara joango gara”, “Bara tzeko lanak egingo

ditugu”, eta abar).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!