16.05.2013 Views

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

Agirre Asteasukoaren "Eracusaldiac", sermoia ... - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

78

ARANTZA OZAETA

zuten sermoiaren eskema eta beraz prebisibilitatea handia zen. Asperduraren

arazoa saihestea izan liteke aldaketa eta bariazio horren fun tsa: Finean Elizak

hasieratik izan bai tzuen arretaren arazoa 28 . Gure aburuz, horrek justifikatuko

luke sermoien bariazioa A blokearen (narratio) eta B blokearen (argumentatio)

faseetan.

Ezen sermoiak errepikakorrak eta errekur tsiboak dira: batetik, formazio

beharrari loturik; bestetik, sermoiak ahozkotasunaren zirkularitatean oinarri

hartu zuelako, eta, hirugarrenik, diskur tso erlijisoaren ezaugarrietarik bat errepikapen

beharra delako, 4. kapituluan jorratuko dugunez. Beraz, sermoi generoak

tasun egonkorrak eta derrigorrezkoak ditu, beste genero batekiko bereizgarriak.

En tzulearen tzat denak lirateke sermoiak; horietako ba tzuk bederatziurrenen

ai tzakiatan eginak lirateke, baina horiek ere lehengo lepotik lukete

burua. Izan ere, osagaien presen tzian dagoen aldaketa ordenari dagozkionak

dira, eta, hala izanik ere, erregulartasunak nabarmenak dira. Ikusi dugunez,

osagai ba tzuk derrigorrezkoak ditu sermoiak, klase mailako osagaiak liratekeenak.

Saiatu gara diskur tsoaren atalak deskriba tzen eta saiatu gara azal tzen

atalon maneiua eta zergatia. Maneiu hau konben tzionala denez gero, entzulearen

ezagu tzen barne dago, eta super-egitura horiek ez ezagu tzeak eragin

dezake testuari zen tzurik ez ematea, edota, testuaren ulermen eta memorizazioan

horren emai tza onak ez izatea. Identifikatu dugun sermoiaren

egitura “sinple” horrek helburu bi lituzke: en tzuleari gaia jarrai tzen eta

ordena tzen lagun tzea; eta, bestetik, sermoilariari testua memoriza tzea erraztea.

Erretorikaren memoria eta actio faseak gida tzeko balioko lukete, izan

ere, XVIII-XIX eta are XX. mende erdira arte, gaizki ikusia bai tzegoen sermoia

irakur tzea.

28 Zaharrak dira predikazioaren historian publikoaren arreta falta eta asperdura: “No son

nuevas las dificultades del servicio homilético, desde el mismo Cristo Jesus que en la primera

homilía en su pueblo de Nazaret estuvo a punto de ser arrojado por un barranco, hasta Pablo,

a quien se le durmió un joven en su platica de Tróade, y San Agustín, que, a pesar de la vivacidad

pedagógica de su lenguaje, se quejaba de que algunos abandonaban la asamblea durante las

homilías, muchos predicadores cristianos han sentido la oposición o la apatía del pueblo frente

a esta faceta de su ministerio pastoral.” (Floristan eta Tamayo 1993: 159). Gure esatariak ere ez

zuen arazoa i tzuri ahal izan: “baicic Jesusi iseca eguitera etorri balira bezala; ba tzuec beguiac

armatu batera, eta bestera beguiratuaz; besteac i tzeguiten; ba tzuec auzabalca, besteac ordu erdi

bat ezin igaroric. Au da, nere Cristauac, Jesusi zor diozcagun esquer onac, ta adoracioac ematea?”

(C 67).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!