HENAC

HENAC HENAC

03.10.2012 Views

HENAC Komunikazio-gaitasunak Hizkuntza-gaitasunak Gaitasun pragmatikoak 4.2.1.2. GAITASUN FUNTZIONALAK Gaitasun funtzionala norbaitek ahozko nahiz idatzizko testuak helburu jakin batzuetara moldatzeko duen gaitasuna da. Erabiltzaileak, komunikazio-egoera bakoitzean, testu-sekuentzia batzuk sortu eta ulertu beharko ditu, komunikazio-xede batzuen arabera moldatuta, eta horretarako beharrezkoak diren hizkuntza-baliabideak erabilita. Komunikazio-funtzioak asko eta asko izan daitezke, asmoa, igorlea, hartzailea, ingurunea… kontuan hartzen badira. Baina esan daiteke badirela funtzio orokorragoak eta xeheagoak, eta beraz, hemen mikrofuntzioak eta makrofuntzioak bereizten dira: a. Makrofuntzioak (testu-sekuentziak) 11 Testuak oinarrizko testu-sekuentzia multzotan bereizten dira, igorlearen xede edo funtzio komunikatibo nagusia kontuan hartuta. Testu batek duen xede orokor horri esaten zaio makrofuntzio, hain zuzen ere. Makrofuntzio jakin bat duten testuek hizkuntza-ezaugarri komun batzuk izan ohi dituzte, eta horregatik, testu-multzo horien sekuentzien sailkapen orokorra oso baliagarria da testu bakoitzaren tasunak lantzeko. Zenbait testu-sekuentzia bereizi izan dira, baina ohikoenak honako hauek dira: elkarrizketa bidezkoak, instrukziozkoak, deskriptiboak, narratiboak, azalpenezkoak eta argudiozkoak. Kontuan izan behar da, alabaina, testuak ez direla beti makrofuntzio bakarrarekin lotzen; aitzitik, gehienetan, oinarrizko testu-sekuentziaz gain, bestelakoak ere erabiltzen dira testu berean. Hau da, narrazioetan deskribapenak tartekatzen dira, argudiozko testuetan azalpenak ematen dira… Hizkuntzen irakaskuntzarako eta ebaluaziorako mesedegarria da testusekuentzia orokor horien hizkuntza ezaugarriak ezagutzea: ELKARRIZKETA-TESTUAK - Xede nagusia: bi solaskideren edo gehiagoren artean hitzezko truke komunikatiboa gauzatzea. 11 Ikusi 1.2. atalean Testuak atala. 92

HENAC Komunikazio-gaitasunak Hizkuntza-gaitasunak Gaitasun pragmatikoak - Adibideak: solasa, eztabaida, debatea, mahai-ingurua, elkarrizketa, inkesta, galdesorta, antzezlana, testa…. - Ezaugarri diskurtsiboak: ▪ Deixi ugari. ▪ Bukatu gabeko edo biribildu gabeko esaldiak. ▪ Esaldi laburrak, eten askorekin. ▪ Dedukzioa eta iradokizuna, maiz. ▪ Keinuek eta intonazioak garrantzi handia dute. ▪ Isilune ugari. ▪ Erritmoak eta bolumenak garrantzia du. ▪ Esapide, esamolde eta interjekzio ugari. ▪ Estrategia komunikatiboek garrantzi handia dute. ▪ Modalizazio ugari. ▪ Gaitasun soziolinguistikoak pisu handia du. INSTRUKZIO-TESTUAK - Xede nagusia: agintzea, jokaera bideratzea edo aholkatzea. - Adibideak: iragarkia, araua, argibidea, errezeta, iragarpena, legea, aholkua… - Ezaugarri diskurtsiboak: ▪ 2. pertsona asko erabiltzen da. ▪ Aditz forma errazak. Etorkizuna nagusi. ▪ Agintera maiz erabiltzen da. ▪ Derrigortasuna adierazteko baliabideak (behar izan, nahitaez, ezinbestean…). 93

HENAC

Komunikazio-gaitasunak Hizkuntza-gaitasunak Gaitasun pragmatikoak

- Adibideak: solasa, eztabaida, debatea, mahai-ingurua, elkarrizketa, inkesta,

galdesorta, antzezlana, testa….

- Ezaugarri diskurtsiboak:

▪ Deixi ugari.

▪ Bukatu gabeko edo biribildu gabeko esaldiak.

▪ Esaldi laburrak, eten askorekin.

▪ Dedukzioa eta iradokizuna, maiz.

▪ Keinuek eta intonazioak garrantzi handia dute.

▪ Isilune ugari.

▪ Erritmoak eta bolumenak garrantzia du.

▪ Esapide, esamolde eta interjekzio ugari.

▪ Estrategia komunikatiboek garrantzi handia dute.

▪ Modalizazio ugari.

▪ Gaitasun soziolinguistikoak pisu handia du.

INSTRUKZIO-TESTUAK

- Xede nagusia: agintzea, jokaera bideratzea edo aholkatzea.

- Adibideak: iragarkia, araua, argibidea, errezeta, iragarpena, legea,

aholkua…

- Ezaugarri diskurtsiboak:

▪ 2. pertsona asko erabiltzen da.

▪ Aditz forma errazak. Etorkizuna nagusi.

▪ Agintera maiz erabiltzen da.

▪ Derrigortasuna adierazteko baliabideak (behar izan, nahitaez,

ezinbestean…).

93

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!