03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HENAC

Komunikazio-gaitasunak Hizkuntza-gaitasunak Gaitasun pragmatikoak

4.2. HIZKUNTZA-GAITASUNAK

Hizkuntza-gaitasunak hizkuntza-jarduerak gauzatzeko behar-beharrezkoak

diren komunikazio-gaitasunak dira, hizkuntzaren erabilerari zuzen-zuzenean

lotuta daudenak. Curriculum honetan bi multzotan sailkatu dira: gaitasun

pragmatikoak (funtzionala, testuala, eta diskurtsiboa) eta gaitasun

gramatikala (lexikoa eta semantika, fonetika-fonologia eta intonazioa,

ortografia, morfosintaxia eta kohesioa).

4.2.1. GAITASUN PRAGMATIKOAK

Gaitasun pragmatikoa testua edo diskurtsoa komunikazio-egoerara

moldatzeko gaitasuna da: solaskideetara, egoerara, ingurura, xedera… Horren

arabera, hizkuntza-erabiltzaileak diskurtsoaren elementuak eta ezaugarriak

aukeratu beharko ditu (kontzeptuak, erregistroa, testu-generoa, ezaugarri

linguistikoak…), eta elementu horiek egoki antolatu beharko ditu, betiere

komunikazioa bermatzeko. Curriculum honetan testu-generoak, gaitasun

funtzionalak eta diskurtso-gaitasunak bereizi dira.

4.2.1.1. TESTU-GENEROAK 10

Testua erabiltzaileek edo ikasleek, ahoz zein idatziz, jasotzen, sortzen edota

trukatzen duten diskurtso-sekuentzia da. Testua prozesu bateko gutxieneko

komunikazio-unitatea da, autonomoa, egituratua, koherentzia eta kohesioa

duena, testuinguru jakin batean eta xede jakin baterako sortua.

Komunikazioaren funtsezko oinarria denez, ezin egon daiteke hizkuntzajarduerarik

testurik gabe eta, beraz, jarduerak eta prozesuak antolatzeko eta

sailkatzeko abiapuntua izanen da curriculumetan.

10 Ikusi 5.1.3.2. atala.

83

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!