03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HENAC

Komunikazio-gaitasunak Komunikazio-gaitasun orokorrak Gaitasun estrategikoak

Prozesu horietako urrats batzuk behagarriak eta ulergarriak dira. Beste batzuk,

ordea, ez dira hain erraz ulertzen (nerbio-sistema zentralean jasotzen diren

gertaerekin zerikusia dutenak, esaterako). Prozesu horren urratsak honako

hauek izan ohi dira:

a. Planifikazioa

Planifikatzea da komunikazio-ekintzan parte hartzen duten gaitasun

orokorrak eta komunikazio-gaitasunak hautatzea eta koordinatzea,

komunikazio-asmoak betetzeko (ikusi 4. atala).

b. Gauzatzea

Gauzatzea prozesu gauzatzaileari esaten zaio.

- Adierazpena

Adierazpen-prozesuan bi osagaik parte hartzen dute:

. Formulazioak planifikazioaren emaitza hizkuntza-molde batean

txertatzen du. Prozesu lexikoak, gramatikalak eta fonologikoak hartzen

ditu bere baitan (eta, idazketari dagokionez, ortografikoak); prozesu

bereizgarriak dira, eta nolabaiteko independentzia dutenak.

. Artikulazioak aho-aparatuaren jarduera antolatzen du, eta prozesu

fonologikoak ahoskatzeko organoen mugimendu bihurtzen ditu. Horrela,

ahozkoan, enuntziatua osatzen duten ahozko uhin-saila eratzen da, eta

idatzian, eskuko giharren mugimendua antolatzen da.

- Harrera

Harrera prozesu hartzaileari esaten zaio, eta lau urrats ditu. Urrats horiek

sekuentzia lineal baten moduan gertatzen dira (behetik gora), baina etengabe

eguneratzen eta berrinterpretatzen dira (goitik behera), elkarreraginean

gertatzen den prozesu subkontziente baten bidez.

Honako hauek dira ahozko eta idatzizko ulermen-prozesuaren lau urratsak:

. Soinuak, grafismoak eta hitzak (eskuz idatziak nahiz inprimatuak)

ezagutzea.

. Testua identifikatzea (erabat edo zati bat).

. Testua entitate linguistiko gisa ulertzea.

72

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!