03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HENAC

Komunikazio-gaitasunak Komunikazio-gaitasun orokorrak Gaitasun estrategikoak

- Erlijio-ospakizunak eta jarduerak.

- Jaiotza, ezkontza eta heriotza.

- Jendearen eta ikusleen jarrera agerraldietan eta jendaurreko

ospakizunetan.

- Ospakizunak, festak, tabernak, sagardotegiak, dantzak, diskotekak, eta

abar.

4.1.2. GAITASUN ESTRATEGIKOAK

Gaitasun estrategikoa da hizkuntzaren erabiltzaileak duen gaitasuna,

komunikazio eraginkorra lortzeko, izan ditzakeen hutsuneak betetzeko, edo

egon daitezkeen komunikazio-etenak konpontzeko. Beraz, estrategiak dira

atazak gauzatzeko edo ikasketa prozesuan egoera berriei aurre egiteko

erabiltzen diren eragiketa mentalak, mekanismoak, taktikak eta prozedurak

(hitzezkoak eta hitzik gabekoak). Eta mekanismo horien garapenak

komunikazioa errazten du: diskurtsoa kontrolatzea, azalpenak eskatzea,

ondorioak ateratzea, barneko esperientzia eta ezagutza berreskuratzea,

errepikatzea, zuzentzea, eta abar. Mekanismo horien garapenak ikaskuntzaprozesua

eraginkorragoa bihurtzen du, hizkuntza-baliabideetan egon

daitezkeen gabeziak berdinduz. Era berean, bakoitzak bere ikaskuntzaprozesuaz

ohartzeko eta ardura hartzeko bidea irekitzen du.

Estrategien helburua da testuinguruko komunikazio-beharrei erantzutea, eta

dagokion ataza ahalik eta era osoenean arrakastaz gauzatzea. Beraz, estrategia

ez da izan behar ezintasunaren adierazpen soila, edo gabeziak eta

komunikazio kaskarra orekatzeko bidea, besterik gabe. Lehendabiziko

hizkuntzan jardutean ere hiztunek era guztietako komunikazio-estrategiak

erabiltzen dituzte, etengabe, unean uneko komunikazioa hobetzeko.

Komunikazio-estrategiak erabiltzea printzipio metakognitiboen baitan dago,

eta horien bidez hizkuntza-jardueren komunikazio-prozesuak errazten dira

(planifikazioa, gauzatzea, eta jarraipena eta kontrola).

Hizkuntza batez jabetzeko prozesuan, estrategia garrantzitsuenak honako hauek

dira: komunikazio-prozesuak, estrategia komunikatiboak eta ikaskuntzaprozesuko

estrategiak.

70

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!