HENAC

HENAC HENAC

03.10.2012 Views

HENAC Komunikazio-gaitasunak Komunikazio-gaitasun orokorrak 4.1. KOMUNIKAZIO-GAITASUN OROKORRAK Erabiltzaile eta ikasleek, komunikazio-egoeretan atazak eta jarduerak burutu behar dituztenean, euren aurreko esperientzietan garatutako hainbat gaitasun baliatzen dituzte (munduaren ezagutza, trebetasunak, ezaugarri pertsonalak...). Era berean, komunikazio-egoera horietan parte hartzeak (hizkuntzen ikaskuntza sustatzeko bereziki diseinatutakoetan, noski) ikaslearen gaitasunen garapena areagotzea dakar. Lehen aipatutako gaitasun guztiak abian jartzen dira komunikatzeko unean; beraz, esaten ahal dugu guztiak direla gaitasun komunikatiboaren osagarriak. Dena dela, beharrezkoa da gaitasun orokorrak (hizkuntzarekin lotura txikiagoa dutenak) eta hizkuntza-gaitasunak bereiztea. Egia da azken horiek izan ohi direla gure irakaskuntzaren oinarri, baina aldi berean ez da ahaztu behar gaitasun orokorrak ere presente daudela ikaskuntzako prozesuko une guztietan. Gizakiaren gaitasun guztiek laguntzen dute erabiltzailearen komunikazioahalmena nola edo hala indartzen, eta ikuspegi horretatik komunikaziogaitasunaren osagaitzat har daitezke. Helduek munduaz eta haren funtzionamenduaz duten eredua oso landua eta xehetasunez artikulatua da, eta lotura estua du lehendabiziko hizkuntzako hiztegiarekin eta gramatikarekin. Izan ere, bi alderdiak elkarri lotuta garatu dira. Komunikazioak bi ereduren arteko egokitasuna uztartzen du: solaskideek barneratuta duten munduaren ereduarena, batetik, eta hizkuntzaren ereduarena, bestetik. Honenbestez, gogoan izan behar da, besteak beste, Nafarroako biztanleen jatorria gero eta zabalagoa dela, eta gero eta euskara-ikasle etorkin gehiago dagoela. Eta kontuan hartu beharra da bakoitzaren lehendabiziko hizkuntza/k zein den/diren, eta munduaren zein eredutan oinarritzen den/diren. Munduaren ezagutzak (esperientziatik, hezkuntzatik, informazio-iturrietatik eta abar eratorriak) ondorengoak hartzen ditu bere baitan: - Lekuak, erakundeak, pertsonak, objektuak, gertaerak, prozesuak edo eskuhartzeak. Hizkuntza jakin bat ikasten ari den ikaslearendako bereziki garrantzizkoa da hizkuntza hori hitz egiten den herrialdea ezagutzea; adibidez, ezaugarri geografiko nagusiak, ingurumenekoak, demografikoak, ekonomikoak eta politikoak. 66

HENAC Komunikazio-gaitasunak Komunikazio-gaitasun orokorrak Gaitasun soziokulturalak - Entitate-motak (konkretua eta abstraktua, biziduna eta bizigabea, eta abar) eta horien ezaugarriak eta harremanak (espazio-denborazkoak, asoziatiboak, analitikoak, logikoak, kausa-ondoriozkoak, eta abar). Hizkuntza-gaitasuna hizkuntza-komunitate batean modu egoki eta eraginkorrean komunikatzeko eta jarduteko gaitasuna da. Hori lortzeko, ikasleak/hiztunak ezagutza eta trebetasun batzuk eskuratu behar ditu: bai gaitasun gramatikalak (lexikoa, semantikoa, gramatikala, ortografikoa, fonetikoa, eta abar); bai hizkuntzaren pragmatikarekin lotuta daudenak; bai komunikazioa gertatzen den testuinguru soziokulturalarekin zerikusia dutenak; bai eta jarduera komunikatibo guztietan behar diren estrategiak. Ondoko lerrootan komunikatzeko bi gaitasun azaltzen dira: gaitasun soziokulturala eta gaitasun estrategikoa; dena den, ez da ahaztu behar benetako komunikazio egoeretan gaitasun guztiak aldi berean erabiltzen direla. Horregatik, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuan, osotasun batean integratu beharko dira horiek guztiak, proposatu diren helburuak abiaburu hartuta. Hartara, ikasleak behar dituen gaitasun guztiak proposatutako komunikazio-jarduera eta atazen bitartez bereganatuko ditu. 67

HENAC

Komunikazio-gaitasunak Komunikazio-gaitasun orokorrak

4.1. KOMUNIKAZIO-GAITASUN

OROKORRAK

Erabiltzaile eta ikasleek, komunikazio-egoeretan atazak eta jarduerak burutu

behar dituztenean, euren aurreko esperientzietan garatutako hainbat gaitasun

baliatzen dituzte (munduaren ezagutza, trebetasunak, ezaugarri pertsonalak...).

Era berean, komunikazio-egoera horietan parte hartzeak (hizkuntzen

ikaskuntza sustatzeko bereziki diseinatutakoetan, noski) ikaslearen gaitasunen

garapena areagotzea dakar.

Lehen aipatutako gaitasun guztiak abian jartzen dira komunikatzeko unean;

beraz, esaten ahal dugu guztiak direla gaitasun komunikatiboaren osagarriak.

Dena dela, beharrezkoa da gaitasun orokorrak (hizkuntzarekin lotura

txikiagoa dutenak) eta hizkuntza-gaitasunak bereiztea. Egia da azken horiek

izan ohi direla gure irakaskuntzaren oinarri, baina aldi berean ez da ahaztu

behar gaitasun orokorrak ere presente daudela ikaskuntzako prozesuko une

guztietan.

Gizakiaren gaitasun guztiek laguntzen dute erabiltzailearen komunikazioahalmena

nola edo hala indartzen, eta ikuspegi horretatik komunikaziogaitasunaren

osagaitzat har daitezke. Helduek munduaz eta haren

funtzionamenduaz duten eredua oso landua eta xehetasunez artikulatua da, eta

lotura estua du lehendabiziko hizkuntzako hiztegiarekin eta gramatikarekin.

Izan ere, bi alderdiak elkarri lotuta garatu dira. Komunikazioak bi ereduren

arteko egokitasuna uztartzen du: solaskideek barneratuta duten munduaren

ereduarena, batetik, eta hizkuntzaren ereduarena, bestetik. Honenbestez,

gogoan izan behar da, besteak beste, Nafarroako biztanleen jatorria gero eta

zabalagoa dela, eta gero eta euskara-ikasle etorkin gehiago dagoela. Eta

kontuan hartu beharra da bakoitzaren lehendabiziko hizkuntza/k zein

den/diren, eta munduaren zein eredutan oinarritzen den/diren.

Munduaren ezagutzak (esperientziatik, hezkuntzatik, informazio-iturrietatik

eta abar eratorriak) ondorengoak hartzen ditu bere baitan:

- Lekuak, erakundeak, pertsonak, objektuak, gertaerak, prozesuak edo eskuhartzeak.

Hizkuntza jakin bat ikasten ari den ikaslearendako bereziki

garrantzizkoa da hizkuntza hori hitz egiten den herrialdea ezagutzea;

adibidez, ezaugarri geografiko nagusiak, ingurumenekoak, demografikoak,

ekonomikoak eta politikoak.

66

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!