03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Komunikazio-gaitasunak Komunikazio-gaitasun orokorrak

Lehenago esan den moduan, komunikazio-gaitasuna 9 gizakiak komunikatzeko

duen gaitasun-multzoari deritzo. Alde batetik gaitasun orokorrak daude, eta

bestetik hizkuntza-gaitasunak. Nolanahi ere, bi multzo horiek lotuak daude,

gaitasun orokor horietako batzuk oso garrantzitsuak baitira hizkuntzaren

erabileran (soziokulturalak eta estrategikoak, esate baterako). Komunikaziogaitasuna

berezkoa izan ohi da, baina ikaskuntzaren bidez garatu ahal da.

Jarraian komunikazio-gaitasun horien zerrendak ematen dira, euskararen

ikaskuntzarako eta irakaskuntzarako baliagarriak izango direlakoan. Batzuk

mailaka sailkatu dira, baina beste batzuk ez. Eduki orokorra duten atalak

(maila guztietarako komunak) ez dira mailaka eman; baina mailakatzeko

eduki didaktiko esanguratsua dutenak, ordea, mailaka sailkatu dira, eta eduki

horien progresio zehatza eman da, maila batetik bestera (testu-generoak eta

gaitasun gramatikala, esate baterako).

Bestalde, argitu beharra dago hemen proposatzen diren zerrendak ez direla

egin pentsatuta eduki guztiak beti eta maila guztietan landu beharko

liratekeela, derrigorrez. Aitzitik, euskaltegi edo irakasle bakoitzak aldiko

behar duena aukeratzeko tresna besterik ez dira, kontuan hartuta ikasleen

ikaskuntza-estiloa, ikaslearen irakaskuntza-estiloa, programa, ataza-mota,

sekuentzia didaktikoa, helburua… Jakina, bermatu beharko da, betiere,

hautatutako eduki horien bidez egoki lantzen direla mailako hizkuntzajarduerak

eta estrategiak gauzatzeko behar diren gaitasunak.

9 Oharra: zenbait euskara-ikasle etorkinen kasuan, kontuan izan behar da askotan ikaskuntza-

eta irakaskuntza-prozesuan garatu behar dituzten gaitasun batzuk indartzea komeni izaten

dela, euren lehendabiziko hizkuntza/k eta erreferente sozio-kulturalak kontuan hartuta.

Horrelakoetan, batez ere gaitasun soziokulturaletan jarri beharko da arreta (ohiturak,

jokamoldeak…), eta gaitasun estrategikoak indartu beharko dira (estrategia metakognitiboak,

afektiboak eta sozialak). Baina badira beste gaitasun batzuk ere landu beharrekoak; adibidez,

gaitasun pragmatikoetan koherentzia soziolinguistikoak garrantzi handia izanen du, eta

gaitasun gramatikalean alderdi batzuek pisu handia hartzen dute (fonetikak eta fonologiak,

intonazioak, semantikak…).

65

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!