03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HENAC

Hizkuntza-jarduerak eta estrategiak Adierazpena

3.5.3. C1 Adierazpena

C1 AHOZKO ADIERAZPENA

Orokorra: gai da deskribapen, narrazio eta azalpen argiak eta xeheak gai

konplexuei buruz egiteko, beste gai batzuk txertatuz, ideia zehatzak garatuz eta

bukaeran ondorio egokiak atereaz.

1- Gai da prozedura bat gauzatzeko moduari buruzko deskribapen argiak,

zehatzak eta teknikoak egiteko, batez ere bere espezialitatekoak badira.

2- Gai da esperientzien, pertsonen, emozioen eta gertaeren deskribapen

argiak eta xeheak egiteko gai konplexuei buruz, eta gai nagusiari

bigarren mailako beste gai batzuk txertatzeko, ideia zehatzak garatzeko

eta amaieran ondorio egokiak ateratzeko.

3- Gai da iturri espezializatuetatik informazioa eta argudioak laburtzeko eta

horien berri emateko. Gai da informazioa eraldatzeko eta ahoz

helarazteko, xehetasun handiz, ikuspegi kritikoa eta bere ezagutza

erreferentziala erabiliz.

4- Gai da jendaurreko adierazpenak, aurretik idatzi edo prestatu baditu,

jariotasunez egiteko, ia ahalegin berezirik egin gabe, azentuaren eta

intonazioaren bidez esanahiaren ñabardurak zehaztasunez transmitituz;

baita entzule askoren aurreko azalpen laburrak eta ongi egituratuak

egiteko ere, bere ikuspegiari eusteko, eta bat-batean erantzuteko.

5- Gai da hain ohikoak ez diren berri eta gertaerei buruzko kontaketa

xeheak eta konplexuak egiteko, ongi garatuta eta jariotasun eta argitasun

handiz.

6- Gai da asmoak, jarrerak eta sentimenduak xehetasun handiz adierazteko,

bereak zein besteenak.

7- Gai da argudioak era sistematikoan eta argitasunez garatzeko, alderdi

esanguratsuak, dagokien neurrian, nabarmenduz, eta xehetasunez egoki

baliatuta, nolabaiteko zabaltasunez eta bere ikuspegiari eusteko ideia

osagarriak eta adibide egokiak emanez, auzo bileretan, mahaiinguruetan,

irratsaioetan...

8- Gai da gai bati buruzko ikuspegiak azaltzeko, zenbait aukeraren alde

onak eta txarrak proposatuz. Gai da arazoak edo auziak garbi azaltzeko,

arrazoiez edo ondorioez gogoeta egiteko eta ikuspegi bakoitzaren alde

onak eta txarrak alderatzeko.

61

C1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!