03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Hizkuntza-jarduerak eta estrategiak Elkarreragina

3.5.2. C1 Elkarreragina

C1 AHOZKO ELKARRERAGINA

Orokorra: gai da jariotasunez eta bat-batekotasunez hitz egiteko, ia ahaleginik

egin gabe. Hitzen errepertorio zabala du, itzulinguruak eginez gabeziak erraz

gainditzeko. Gai kontzeptual zailetan eta elkarrizketa bizi eta umoretsuetan

bakarrik izan dezake arazoren bat, diskurtsoaren jarioari eta naturaltasunari

eusteko.

1- Gai da gizarte-harremanetan hizkuntza malgutasunez eta

eraginkortasunez erabiltzeko, sentimenduak eta emozioak adierazteko,

norbaiti edo zerbaiti buruz jarduteko eta elkarrizketetan umorea, ironia...

adierazteko, baita erregistro intimoan ere.

2- Gai da, naturaltasun osoz hiztunen arteko solasaldi bizietan parte

hartzeko, ideiak jariotasunez eta laguntzarik gabe adieraziz, eta

harridura-hitzak ongi erabiliz.

3- Gai da eztabaida-taldeetako solaskideen artean gertatzen diren

elkarreragin konplexuak erraz ulertzeko, gaiak ezezagunak badira ere,

eta horietan parte hartzeko.

4- Gai da elkarrizketa formaletan eta laneko bileretan, eztabaiden erritmoari

erraz jarraitzeko, baita eztabaidak gai abstraktu, konplexu eta ezezagunei

buruzkoak badira ere.

5- Gai da bere jarrera era formalean eta sinesgarritasunez argudiatzeko, eta

jariotasunez eta egokitasunez, bat-batean, galderei, adierazpenei eta bere

kontrako argudio konplexuei erantzuteko.

6- Gai da bere lanbidearekin zerikusia duten gai guztiei buruzko informazio

konplexua eta aholkuak trukatzeko.

7- Gai da gatazken konponbidea negoziatzeko, adibidez, zirkulazio-isun

bidegabe bat erreklamatzeko, pisu batean eragindako kalteen ordain

ekonomikoa edo istripu baten erruduntasun-erantzukizuna eskatzeko.

8- Gai da arazo baten azalpena egiteko eta zerbitzuaren emaileak edo

bezeroak amore eman behar duela argi adierazteko. Gai da argudioa

garatzeko, kalte-ordaina eskatzeko, arrazoi sinesgarriak erabiliz.

9- Gai da arazo baten azalpena egiteko, eta bere argudioak ongi garatzeko

nahiz kalte-ordainak eskatzeko, arrazoi sinesgarriak erabiliz.

59

C1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!