03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Hizkuntza-jarduerak eta estrategiak Ulermena

1- Gai da tresna edo instrukzioei buruzko argibide luze eta konplexuak

zehatz ulertzeko, bere espezialitatearekin lotura dutenak nahiz

bestelakoak, lexiko berezia traba ez bada. Agian tarteren bat berriro

irakurri beharko du, oso lexiko espezializatua badu, edo gaia oso

abstraktua denean.

2- Gai da deskribapen konplexuak, abstraktuak eta teknikoak ulertzeko

(gauzen, tokien eta pertsonen deskribapen fisikoak, psikologikoak edo

teknikoak). Bere espezialitatea ez bada, arazoak izan ditzake lexikoa oso

teknikoa denean.

3- Gai da testu narratibo eta literario zailetan xehetasun esanguratsuak erraz

aurkitzeko. Ideia nagusiak, bigarren mailakoak eta xehetasunak eta

horien arteko harremanak bereizten ditu eta testuak interpretatzeko

jarrera kritikoa har dezake bere ezagutza erreferentziala erabiliz.

4- Gai da testu dibulgatibo eta informatibo konplexuak eta luzeak

ulertzeko: albisteak, artikuluak, erreportajeak eta foro, WEB-orri, blog,

wiki espezializatuak, bere arlokoak direnean... Testuak arazorik gabe

ulertzen ditu, xehetasunak barne, eta jarrera eta iritzi inplizituak zein

esplizituak modu kritikoan identifikatzen ditu.

5- Gai da hainbat gai profesionali buruzko berrien, artikuluen eta txostenen

edukiaz eta garrantziaz azkar ohartzeko, eta horien analisi sakonagoa

egitea beharrezkoa den ala ez erabakitzeko. Administrazioko

inprimakiak eta dokumentuak (jakinarazpenak, erreklamazioak,

araubideak…) arazorik gabe ulertzen ditu.

6- Gai da era guztietako gutunak (formalak edo informalak) ulertzeko, gai

orokorrekoak zein bere espezialitatekoak.

7- Gai da argudioak zehazki bilatzeko eta interpretatzeko, testu zabal eta

konplexuetan (testu literario eta zientifiko-dibulgatiboetan, hedabide

idatzietako editorialetan, Interneteko foro, wiki, WEB-orri eta sare

sozialetan...), gizarte-harremanetan, lan-arloan eta akademikoan eta,

gainera, jarrerak eta iritzi inplizituak nahiz esplizituak adierazten

dituzten xehetasunez ohartzeko.

C1 ULERMEN-ESTRATEGIAK

Trebea da jarrera, aldartea, adimen-jarrerak eta asmoak inferitzeko, eta

ondoren gertatuko dena aurreikusteko, testuinguruko hitz-gakoak, hitz-gako

gramatikalak eta lexikalak baliatuta.

58

C1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!