03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Hizkuntza-jarduerak eta estrategiak Ulermena

3.5. C1 maila

Mailaren definizioa: gai da berbaldi luzeak eta hizketa biziak neke handirik

gabe ulertzeko, oso garbi egituratuta ez badaude ere, edo ideien erlazioak oso

esplizituak ez badira ere; telebista-programak eta filmak ere bai. Gertakarietan

oinarritutako testuak, filmak edo literatura-testu arruntak ulertzen ditu eta

erregistroak bereizi ditzake. Artikulu espezializatuak eta argibide tekniko

luzeak ulertzen ditu, bere eremukoak ez badira ere; hala ere, batzuetan lexikoa

traba izan daiteke. Natural eta jarioz hitz egiten du, esapideen bila nabarmen

luzatu gabe. Badaki, gizarte-edo lanbide-erlazioetan, hizkuntza malgu eta

eraginkor erabiltzen, ideiak eta iritziak zehatz adierazten, eta bere

adierazpenak beste solaskideenekin trebeziaz lotzen; hitzen esanahi

bikoitzaren gaineko umorea ere egin dezake. Gai da azalpen argiak eta xeheak

egiteko, ahoz eta idatziz, gai konplexuei buruz, horiekin lotutako gaiak

integratuz, zenbait puntu garatuz eta berbaldia egoki amaituz, eta baita testu

argi eta ongi egituratuak osatzeko ere, ikuspuntua luze-zabal adieraziz. Badaki

gai gehienak adierazten, gutun, idazlan edo txostenetan, puntu

garrantzitsuenak azpimarratuz, malgu eta eraginkor. Hartzaileari egokitutako

erregistroa erabiltzen du.

3.5.1. C1 Ulermena

C1 AHOZKO ULERMENA

Orokorra: gai da berbaldi luze edota biziak nekerik gabe jarraitzeko, nahiz eta

litekeena den xehetasunen bat (hitz, esamolde...) ziurtatu behar izatea, batez

ere doinuarekin ohituta ez badago. Gai da esamolde idiomatiko eta

lagunarteko asko ezagutzeko eta erregistro-aldaketaz xehetasunez ohartzeko.

Gai da ideiak xehetasunez ulertzeko, baita esplizituak ez direnak ere. Gai da

euskalki gehienetako solasaldietako ideia nagusiak ulertzeko, hizkera

horretara ohitzeko denbora izan badu.

56

C1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!