03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Hizkuntza-jarduerak eta estrategiak Adierazpena

B1 IDATZIZKO ADIERAZPENA

Orokorra: gai da esperientzien, gertaeren, nahien eta asmoen berri idatziz

emateko. Gai da, baita ere, bere iritziak labur-labur arrazoitzeko edo bere

asmoak adierazteko, bere interes pertsonaleko gaietan, koherentzia

mekanismo errazenak erabilita.

1- Gai da inkesta formal bati erantzuteko: lanekoa, administraziokoa,

gizarteko kontuez…

2- Gai da instrukzio eta argibide praktikoak txukun emateko, hiztegi

zehatza erabilita: gailuen erabilera, zaborra nola sailkatu, bizikidetzarako

arauak…

3- Gai da pertsonen, tokien eta gauzen deskribapenak xehetasunez egiteko.

Pertsonen deskribapen psikologikoak ere egiten hasia da, baina oso

orokorrean, eta adjektiboetan oinarrituta. Gauza da bere sentimenduak

ere adierazteko, aditzondoetan oinarrituta: zoriona, tristezia, mina,

damua…, eskutitz batean edo foro batean.

4- Gai da gertaerak nolabaiteko xehetasunez emateko, denboraantolatzaileak

egoki erabilita, eta gai ezagun abstraktu nahiz zehatzei

buruzko ideiak jaso eta transmititzeko, gutun pertsonaletan edo mezu

elektronikoetan.

5- Gai da esperientziak ezagunei kontatzeko, sentimenduak eta erreakzioak

modu soilean adieraziz, testu argi eta egituratuetan (bidaiak, eskolako

kontuak, bizipenak…), gutunen, mezu elektronikoen eta oharren bidez.

6- Gai da interes orokorreko eta gai ezagunei buruzko testuak nolabaiteko

zehaztasunez laburtzeko; baita ere filmak, liburuen edo ikuskizunen

argumentuak.

7- Gai da oharren bidez berehalako informazio eta azalpen errazak

emateko, lagun edo lankideei, garrantzizkoak iruditzen zaizkion

alderdiak nabarmenduz, ohar edo mezu elektronikoetan.

8- Gai da bere gustuko arloetan testu sinple eta koherenteak idazteko,

ikuspuntuak eta iritziak emanez, arrazoi laburrak emanda; esate

baterako, zerbitzu bati buruz (ostatua edo garraioa), ekitaldi bati buruz

edo gertaera bati buruz, mezu elektroniko batean edo foro batean.

46

B1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!