03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Hizkuntza-jarduerak eta estrategiak Elkarreragina

3.3.2. B1 Elkarreragina

B1 AHOZKO ELKARRERAGINA

Orokorra: gai da, eguneroko testuinguru ezagunetan, nolabaiteko

segurtasunez komunikatzeko, batez ere aisialdian eta harremanetan. Gai da

sor daitezkeen ohiko egoera gehienetan ongi moldatzeko. Beharrezkoa du,

dena den, maiz errepikatzea edo birformulatzea.

1- Gai da gertuko gaiez elkarrizketa sinpleak hasteko, mantentzeko, eta

bukatzeko: familia, zaletasunak, lana, bidaiak, gaurkotasunezko

gertakariak… Eragozpen handiegirik gabe moldatzen da, eta ez du, esate

baterako, etengabe galdetu beharrik. Baina tarteka komunikaziotentsioak

sor daitezke.

2- Gai da helburu edo plan bat lortu nahi duenean edo arazo bat konpondu

behar denean, arrazoiak emateko eta jasotzeko, jarraitu beharreko

urratsez eztabaidatzeko, eta aukerak balioesteko. Dena den, maiz

birformulatzen du, eta birformulatu behar izaten zaio.

3- Badaki zalantzak transmititzen, iritziak ematen, baldintzak jartzen eta

jarrerak adierazten eta ulertzen, betiere oso modu xumean: bidaietan,

dendetan, udaletxean, kultur etxean, elkartean, bankuan…

4- Gai da eguneroko bizitzan kutsu formaleko kexa edo erreklamazioak

egiteko, eta argibideak eskatzeko eta emateko, modu xumean, eta

erregistro neutralean. Gai da eskatzen zaion informazioa zehatz

emateko: bankuko eragiketa errazetan, kultur etxean, ikastetxean…

B1 IDATZIZKO ELKARRERAGINA

Orokorra: gai da gutun eta ohar pertsonalak irakurtzeko eta idazteko,

berehalako informazio erraza eskatuz eta emanez, eta garrantzitsuak diren

alderdiak nabarmenduz.

1- Gai da ohiko kontaktu eta ohitura sozialak gauzatzeko (informazio erraza

eskatzeko edo emateko, alderdi garrantzitsu batzuk nabarmentzeko, eta

afera zehaztasunez adierazteko, edo proposamen xeheak egiteko):

oharretan, gutunen eta posta elektronikoen bidez, eta baita ere

Interneteko sare sozialen bidez.

2- Gai da lagun batekin gutun-truke sarria izateko, edo sare sozial batean

iraunkortasunez parte hartzeko. Gai da gutun eta posta elektronikoetan

gertaera eta sentimendua bereizteko, eta sentipen pertsonalak nahiko

ongi ulertzeko.

43

B1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!