03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Hizkuntza-jarduerak eta estrategiak Ulermena

3.3. B1 maila

Mailaren definizioa: gai da euskara estandarrean eta argi sortutako testuen

ideia nagusiak ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira, eguneroko

testuinguru ezagunetan, batez ere harremanetan eta aisialdian. Badaki euskara

hitz egiten den toki gehienetan ongi moldatzen, harreman errazetan. Gai

ezagun edo interes pertsonaleko gaiei buruzko testu soilak eta koherenteak

osa ditzake. Gai da esperientzien, gertaeren, nahien eta asmoen berri emateko,

eta gai da, orobat, bere iritziak labur-labur arrazoitzeko edo bere asmoak

azaltzeko. Baina zailtasunak izaten ditu bere hurbileko testuingurutik kanpo.

Mugak ditu, bestalde, zehaztasunean eta erregistroan. Akats linguistiko ugari

egiten du, lexiko mugatua du, eta bere jarduna motela da.

3.3.1. B1 Ulermena

B1 AHOZKO ULERMENA

Orokorra: gai da euskara estandarrean eta argi ahoskatutako eta egituratutako

hizketaldietan ideia orokorrak eta hainbat xehetasun ulertzeko, gaia ezaguna

bada eta eguneroko testuinguruetan gertatzen bada, batez ere harremanetan

eta aisialdian. Zailtasunak izaten ditu zehaztasunak ulertzeko baldintza

horietatik kanpo. Argibide, eztabaida, narrazio eta azalpenen informazioa

orokorra ulertzen du, eta baita zehaztasunak ere, igorlea laguntzeko prest

badago, gauzak errepikatuz edo birformulatuz. Badaki toki euskaldun

gehienetan ongi moldatzen, harreman errazetan.

1- Gai da ahozko jarraibide xehe gehienak ongi ulertzeko: erosketak

egiteko aholkuak, nola egin matrikula bat, medikuaren gomendioak…

2- Gai da instrukzio tekniko sinpleak ulertzeko: etxetresna elektrikoak,

laneko prozedurak…

3- Gai da pertsonen, gauzen eta tokien deskribapen xeheak ulertzeko.

40

B1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!