03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HENAC

Hizkuntza-jarduerak eta estrategiak Ulermena

3.2. A2 maila

Mailaren definizioa: gai da eguneroko bizitzan hurbileko bizipenei lotutako

testuak, esaldi eta esapide mailakoak, ulertzeko, solaskidea laguntzeko prest

badago: bere buruari eta familiari buruzko oinarrizko informazioa, erosketei,

intereseko lekuei, lanbideei eta abarri buruzko informazioa… Badaki ataza

soilak eta arruntak egiteko orduan komunikatzen, baldin eta ezagunak edo

ohikoak dituen gaiei buruzko informazio-truke erraza eta zuzena bakarrik

eskatzen badute. Badaki bere iraganaz eta inguruneaz narrazio eta

deskribapen errazak ulertzen eta idazten, eta badaki bere berehalako beharrak

adierazten. Zailtasunak izaten ditu testu luzeagoetako ideia nagusiak

ulertzeko.

3.2.1. A2 Ulermena

A2 AHOZKO ULERMENA

Orokorra: gai da ulertzeko bere eguneko bizitzako ahozko testu laburrak

(zuzenekoak, telefonokoak nahiz komunikabideetakoak), batez ere esaldi eta

esapide mailakoak, eta solaskidea laguntzeko prest badago. Behar eta ataza

zehatzei aurre egiteko adina ulertzen du, baldin eta diskurtsoa ongi egituratua

badago, erregistro neutroan egina bada, laburra, aski motela, eta ongi

ahoskatua. Zailtasunak izaten ditu hizketaldi luzeagoen ideia nagusiak

ulertzeko, batez ere ulertu ez duena errepikatzeko aukerarik ez badu.

1- Gai da esapide eta esaldi ugari ulertzeko, hurbileko gaietan: erosketak,

bizitokia, lana, bidaiak…

2- Gai da ohar, mezu eta iragarki labur eta sinpleetan zentzu nagusia

harrapatzeko: tren geltokiko ohar errazak, telebistako trafiko-aholkuak,

publizitatea, irratiko agendak…

3- Gai da instrukziozko oso testu errazak ulertzeko: eguneroko tresnen

erabilera, errezeta laburrak, helbide eta norabideetako xehetasunak,

mapen gainean emandako jarraibideak…

4- Gai da pertsona, toki, animalia eta gauzen deskribapenak ongi samar

ulertzeko.

33

A2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!