HENAC

HENAC HENAC

03.10.2012 Views

HENAC Hizkuntza-jarduerak eta estrategiak Adierazpena 9- Gai da informazio espezifikoa aurkitzeko, iragarkietan, kaleko karteletan, Interneteko agendetan, katalogoetan… Gai da, adibidez, emanaldi bat aukeratzeko, eta non eta noiz den jakiteko. 10- Gai da oso azalpen errazak ulertzeko: norbaiten planak, asmoak, proposamen soilak… 3.1.2. A1 Elkarreragina A1 AHOZKO ELKARRERAGINA Orokorra: gai da elkarrizketa errazetan parte hartzeko, baina galde-erantzunen egituran. Solaskideak mantso hitz egin behar dio, eta laguntzeko prest egon behar du erabat. 1- Gai da galdera errazak egiteko eta erantzuteko, poliki eta argi eginak badira: halako ezagutzen ote duen, non bizi den, nora doan, halako norena den… 2- Gai da adeitasunezko hitz eta esapide motzak ulertzeko eta erabiltzeko: norbait aurkeztu, agurtu, eskerrak eman, norbait nola dagoen galdetu, zoriondu, barkamena eskatu… 3- Gai da gonbidapenak eta proposamenak egiterakoan erabiltzen diren esapide sinpleak ulertzeko, eta horiei labur erantzuteko: ospakizunak, aisialdiko planak, hitzorduak… 4- Gai da zerbitzu errazak eskatzeko, keinuz lagunduta edo eskuz seinalatuta, eta galdetzen zaionari erantzuteko: erosketa errazak, izenemateak, txartelak eskatu… Gai da, taberna edo ostatu batean zerbait erosi eta kontua eskatzeko. 5- Gai da hitz eta esaldi ezagun gutxi batzuk ozen irakurtzeko: istorio motzak, gauza ezagunen etiketak, data, eguraldiaren iragarpena, horoskopoa… Gai da, bestalde, haur ezagunei ipuin motzak, asmakizun errazak eta galde-erantzun motzak ozen irakurtzeko. 6- Gai da, orobat, haurren eskolako oinarrizko hitzak ulertu eta esateko (irakasgaien izenak, esate baterako). 30 A1

HENAC Hizkuntza-jarduerak eta estrategiak Adierazpena A1 IDATZIZKO ELKARRERAGINA Orokorra: gai da eguneroko bizitzan erabiltzen den zenbait hitz eta esapide irakurtzeko, eta irakurritakoari idatziz erantzuteko, hizkuntza-baliabide gutxi batzuk erabilita. 1-Gai da zenbait ohar informal sinple irakurri eta idazteko (ogia erosi, bihar etorriko naiz, liburua erosi dut…): SMS mezuetan, mezu elektroniko errazetan… 2- Gai da agurtzeko, eskerrak edo zorionak emateko edo jasotzeko, postaletan eta lagunarteko eskutitz motzetan, SMS-etan, zoriontxarteletan edo posta elektronikoetan. 3- Gai da informazio errazak eskatzeko eta emateko, bere buruaz eta besteez (bizitokia, ohiturak, zaletasunak…): postaletan, posta elektronikoetan, chat-etan, oharretan, formularioetan… 3.1.3. A1 Adierazpena A1 AHOZKO ADIERAZPENA Orokorra: gai da eguneroko bizitzan euskaraz sarri erabiltzen diren hitzak eta esapide mailako testuak sortzeko. Bere berehalako beharrak asetzeko esaldi soilak osatzen ditu. Badaki bere buruaren eta besteen aurkezpena egiten, eta pertsonak eta bizitokiak deskribatzen. Azaleko harremanak izan ditzake, batez ere galde-erantzunen egituran, baldin eta solaskideak argi hitz egiten badio, eta laguntzeko eta errepikatzeko prest badago. 1- Gai da bere burua aurkezteko: izena, herria, adina, helbidea, telefonoa, lanbidea, zaletasunak… 2- Gai da zenbakiak, zenbatekoak, salneurriak eta orduak erabiltzeko. 3- Gai da gauzak eskatzeko, emateko eta eskaintzeko. Gai da, baita ere, zerbait proposatzeko edo agindu edo aholku errazak emateko. 4- Gai da non bizi den esateko, eta bere bizitokia modu sinplean deskribatzeko: non dagoen, zein itxura duen… 5- Gai da, modu sinplean, gauzak eta jendea deskribatzeko. 6- Gai da zer eguraldi egiten duen esateko, edo iragarpenaz galdetzeko. 31 A1

HENAC

Hizkuntza-jarduerak eta estrategiak Adierazpena

9- Gai da informazio espezifikoa aurkitzeko, iragarkietan, kaleko

karteletan, Interneteko agendetan, katalogoetan… Gai da, adibidez,

emanaldi bat aukeratzeko, eta non eta noiz den jakiteko.

10- Gai da oso azalpen errazak ulertzeko: norbaiten planak, asmoak,

proposamen soilak…

3.1.2. A1 Elkarreragina

A1 AHOZKO ELKARRERAGINA

Orokorra: gai da elkarrizketa errazetan parte hartzeko, baina galde-erantzunen

egituran. Solaskideak mantso hitz egin behar dio, eta laguntzeko prest egon

behar du erabat.

1- Gai da galdera errazak egiteko eta erantzuteko, poliki eta argi eginak

badira: halako ezagutzen ote duen, non bizi den, nora doan, halako

norena den…

2- Gai da adeitasunezko hitz eta esapide motzak ulertzeko eta erabiltzeko:

norbait aurkeztu, agurtu, eskerrak eman, norbait nola dagoen galdetu,

zoriondu, barkamena eskatu…

3- Gai da gonbidapenak eta proposamenak egiterakoan erabiltzen diren

esapide sinpleak ulertzeko, eta horiei labur erantzuteko: ospakizunak,

aisialdiko planak, hitzorduak…

4- Gai da zerbitzu errazak eskatzeko, keinuz lagunduta edo eskuz

seinalatuta, eta galdetzen zaionari erantzuteko: erosketa errazak, izenemateak,

txartelak eskatu… Gai da, taberna edo ostatu batean zerbait

erosi eta kontua eskatzeko.

5- Gai da hitz eta esaldi ezagun gutxi batzuk ozen irakurtzeko: istorio

motzak, gauza ezagunen etiketak, data, eguraldiaren iragarpena,

horoskopoa… Gai da, bestalde, haur ezagunei ipuin motzak, asmakizun

errazak eta galde-erantzun motzak ozen irakurtzeko.

6- Gai da, orobat, haurren eskolako oinarrizko hitzak ulertu eta esateko

(irakasgaien izenak, esate baterako).

30

A1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!