03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Hizkuntza-jarduerak Hizkuntza jarduerak eta estrategiak Ulermena Elkarreragina

6- Gai da bere eguneroko errutinak, egindakoak edo egitekoak kontatzen

dituenari puntu garrantzitsuenak ulertzeko, eta baita ere une batean

zertan ari den esaten ari denari.

7- Gai da, gertatutakoak modu errazean kontatzen dituztenei, oinarrizko

ideia batzuk identifikatzeko (gaia, tokia, pertsonaiak…): pasadizoak,

ustekabeak, xelebrekeriak, galerak…

8- Gai da norbaiten azalpen errazak ulertzeko: planak, hitzorduak, asmoak,

proposamenak…

9- Gai da zuzeneko edo telefonozko elkarrizketa errazetan hizketa-gaia

antzemateko, eta oinarrizko mezua ulertzeko.

A1 IDATZIZKO ULERMENA

Orokorra: gai da eguneroko bizitzan sarri erabiltzen diren hitzak eta esapide

mailako testu errazak ulertzeko, behin eta berriz irakurriz, hala behar duenean.

Sarritan testuingurua eta irudiak behar izaten ditu ulertzeko.

1- Gai da kaleko izen, hitz eta esapide arruntak eta solteak ulertzeko (ez

erre, salgai, zaborra hemen, aparkalekua, irteera…): kaleko kartelak,

dendetakoak, jatetxeetakoak, garraiobideetakoak…

2- Gai da oso oinarrizko jarraibideak ulertzeko, fitxa eta inprimakiak

betetzerakoan. Eta gai da galdera-sorta bat ulertzeko, bere buruari

buruzko informazio nagusiaz.

3- Gai da argibide errazak eta laburrak ulertzeko; adibidez, leku batetik

bestera nola joan, ibilbide bat nola egin…

4- Gai da instrukzio idatzi errazak ulertzeko: kutxazaina, eguneroko

tresnak, parkimetroa, azterketa-oharrak…, edo programa informatiko

baten agindu nagusiak (inprimatu, gorde, kopiatu…).

5- Gai da pertsonen deskribapenak eta informazio errazak ulertzeko:

bizilekua, adina, lanbideak, zaletasunak…

6- Gai da toki, gauza eta egoera errazen deskribapen laburrak ulertzeko:

etxeak, festak eta ospakizunak, animaliak…

7- Gai da ipuin errazetako eta filmen laburpen errazetako oinarrizko

informazioa identifikatzeko (gaia, tokia, pertsonaiak…), batez ere

ezagunak badira.

8- Gai da lehenaldian emandako testu laburretan zenbait informazio

ulertzeko, esate baterako, berri edo elkarrizketa erraz bat herri-aldizkari

batean, edo pertsona baten biografia erraza.

29

A1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!