03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HENAC

Hizkuntza-jarduerak eta estrategiak Ulermena

3.1. A1 maila

Mailaren definizioa: gai da eguneroko bizitzan euskaraz sarri erabiltzen diren

hitzak eta esapide mailako testuak ulertzeko eta erabiltzeko, eta baita

berehalako beharrak asetzeko esaldi soilak osatzeko ere. Badaki bere buruaren

eta besteen aurkezpena egiten, eta helbideari, gauzei eta ezagutzen duen

jendeari buruzko oinarrizko informazio pertsonala ematen eta eskatzen.

Azaleko harremanak izan ditzake, batez ere galde-erantzunen egituran, baldin

eta solaskideak mantso eta argi hitz egiten badio, eta laguntzeko prest badago.

3.1.1. A1 Ulermena

A1 AHOZKO ULERMENA

Orokorra: gai da eguneroko bizitzan euskaraz sarri erabiltzen diren hitzak eta

esapide errazak ulertzeko, eta gai da berehalako premiei lotutako galderak eta

oharrak ulertzeko. Azaleko harremanak izan ditzake euskara estandarrean ari

direnekin, batez ere galde-erantzunen egituran, baldin eta solaskideak mantso

hitz egiten badio, oso ongi ahoskatzen badu, etenak egiten baditu, eta

errepikatzeko prest badago. Keinuak eta irudiak lagungarri zaizkio.

1- Gai da hizketa edo elkarrizketa errazetan hainbat hitz eta esapide

ulertzeko: egunak, egunaren atalak, hilabeteak, koloreak, zenbakiak,

prezioak, datak, orduak, denbora-erreferentziak…

2- Gai da ahozko hainbat esaldi erraz ulertzeko, eguneroko gaietan:

irakaslearen oharrak, familiari buruko kontuak, zaletasunak…

3- Gai da astiro eta kontu handiz egindako galderak, oharrak, eskaerak eta

instrukzio errazak ulertzeko, bai zuzenean, bai bestela (megafonia, irratitelebistak,

iragarkiak…): argia piztu, liburua etxera eraman, aretoa itxi

eginen da…

4- Gai da toki batetik bestera nola joan behar den azaltzen dionari

ulertzeko.

5- Gai da pertsonen eta tokien deskribapen errazak ulertzeko: norbaiten

aurkezpena, solaskidearen zaletasunak, pertsonen eta etxebizitzen

deskribapen soilak…

28

A1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!