03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hizkuntza-jarduerak eta estrategiak

HENAC

Aurrerago esan den moduan, hizkuntza-jarduerak komunikatzeko ekintza

batzuk dira, zeinetan erabiltzaileak komunikatzeko hizkuntza erabiltzen duen.

Jarduera horien helburua pragmatikoa izaten da (hizkuntza zerbait lortzeko

erabiltzea), eta horretarako gaitasun guztiak baliatu behar izaten dira.

Ondoko adierazleen bidez, euskara-erabiltzaileei dagozkien hizkuntzajarduerak

eta estrategiak zerrendatzen dira, mailaz maila doituz erabiltzaile

horiek zertarako diren gai. Esan beharra dago adierazle horiek banaka landu

eta ebaluatu badaitezke ere, askoz ohikoagoa dela multzoka lantzea eta

ebaluatzea, ataza berean horietako zenbait bil daitezkeelako.

Adierazle hauek zenbait eginkizun bateratzeko tresna baliagarriak izan

daitezke:

1- Programazioak zehazteko

Ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuetan helburu-zerrenda gisa erabil

daitezke; adibidez, ikastaro bat diseinatzean, ikastaro horretan landu

beharreko helburuak zein diren zehazteko.

Prozesu horretan helburuak lortzen ari diren edo ez neurtzeko, eta

bidean helburuak birformulatzen laguntzeko.

2- Material didaktikoa sortzeko

Sekuentzia didaktikoak.

Ataza didaktikoa.

Ariketak

Testu-liburuak.

3- Ebaluatzeko eta egiaztatzeko 7

Ebaluazio formatiborako eta sumatiborako ere balio dute, ikastaro

batean ikasle bat helburuak lortzen ari den edo ez neurtzeko.

Ikasle edo erabiltzaileek euren buruari helburu zehatzak formulatzeko

tresna ere badira. Hartara, nork bere ikaskuntza-prozesua gidatu ahal

izanen du, mugarriak jarriz eta lorpenak autoebaluatuz. Egiaztapenetan

ere bai, eskatu beharreko gutxieneko gaitasunak zein diren erabakitzen

laguntzeko, azterketarien maila zein den zehazten laguntzeko, eta

emaitzen berri emateko.

7 Ikusi 5.1.3.2. atala.

27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!