HENAC

HENAC HENAC

03.10.2012 Views

Mailen definizioak 2.3. B1 maila HENAC Gai da euskara estandarrean eta argi sortutako testuen ideia nagusiak ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira, eguneroko testuinguru ezagunetan, batez ere harremanetan eta aisialdian. Badaki toki euskaldun gehienetan ongi moldatzen, harreman errazetan. Gai ezagun edo interes pertsonaleko gaiei buruzko testu soilak eta koherenteak osa ditzake. Gai da esperientzien, gertaeren, nahien eta asmoen berri emateko, eta gai da, orobat, bere iritziak labur-labur arrazoitzeko edo bere asmoak azaltzeko. Baina zailtasunak izaten ditu bere hurbileko testuingurutik kanpo. Mugak ditu, bestalde, zehaztasunean eta erregistroan. Akats linguistiko ugari egiten du, lexiko mugatua du, eta bere jarduera motela da. 2.4. B2 maila Gai da ohiko gai eta egoera ezagunei buruzko solasaldiak, jardunak, narrazioak, deskribapenak, instrukzioak eta azalpen laburrak ulertzeko, eta ahoz nahiz idatziz adierazteko. Euskaldun osoekin mintza daiteke, jariotasunez eta naturaltasunez, halako eran non ez duten ahaleginik egin behar ez solaskide batek ez besteak elkar ulertzeko. Gauza da gai zehatzei nahiz abstraktuei buruz diharduten testu konplexuetako ideia nagusiak eta bigarren mailako ideia esplizituak ulertzeko, gizarte-harremanetan. Bere espezialitateko testuetan zehaztasunak ere ulertzen ditu. Testu argiak eta xeheak sor ditzake gai askori buruz, eta gai da, orobat, gai orokorrei buruzko ikuspegi jakin bat aldezteko, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak emanez. Dena den, zailtasunak izaten ditu ñabardurak jasotzeko eta adierazteko, batez ere gizartean ohikoak ez dituen gaietan. Hutsuneak izaten ditu zuzentasunean, eta mugak jariotasunean. 24 B

Mailen definizioak HENAC 2.5. C1 maila Gai da berbaldi luzeak eta hizketa biziak neke handirik gabe ulertzeko, oso garbi egituratuta ez badaude ere edo erlazioak oso esplizituak izan ez arren, eta baita telebista-programak eta filmak ere. Gertakarietan oinarritutako testuak, filmak edo literatura-testu arruntak ulertzen ditu eta erregistroak bereiz ditzake. Artikulu espezializatuak eta argibide tekniko luzeak irakurtzen ahal ditu, bere eremukoak ez badira ere; hala ere, batzuetan lexikoa traba izan daiteke. Natural eta jarioz hitz egiten du, esapideen bila nabarmen luzatu gabe. Badaki, gizarte-edo lanbide-erlazioetan, hizkuntza malgu eta eraginkor erabiltzen, ideiak eta iritziak zehatz adierazten, eta bere adierazpenak beste solaskideenekin trebeziaz lotzen; hitzen esanahi bikoitzaren gaineko umorea ere egin dezake. Gai da azalpen argiak eta xeheak egiteko, ahoz eta idatziz, gai konplexuei buruz, horiekin lotutako gaiak integratuz, zenbait puntu garatuz eta berbaldia egoki amaituz, eta baita testu argi eta ongi egituratuak osatzeko ere, ikuspuntua luze-zabal adieraziz. Badaki gai gehienak adierazten, gutun, idazlan edo txostenetan, puntu garrantzitsuenak azpimarratuz, malgu eta eraginkor. Hartzaileari egokitutako erregistroa erabiltzen du. 25 C

Mailen definizioak

HENAC

2.5. C1 maila

Gai da berbaldi luzeak eta hizketa biziak neke handirik gabe ulertzeko, oso

garbi egituratuta ez badaude ere edo erlazioak oso esplizituak izan ez arren,

eta baita telebista-programak eta filmak ere. Gertakarietan oinarritutako

testuak, filmak edo literatura-testu arruntak ulertzen ditu eta erregistroak

bereiz ditzake. Artikulu espezializatuak eta argibide tekniko luzeak irakurtzen

ahal ditu, bere eremukoak ez badira ere; hala ere, batzuetan lexikoa traba izan

daiteke. Natural eta jarioz hitz egiten du, esapideen bila nabarmen luzatu

gabe. Badaki, gizarte-edo lanbide-erlazioetan, hizkuntza malgu eta eraginkor

erabiltzen, ideiak eta iritziak zehatz adierazten, eta bere adierazpenak beste

solaskideenekin trebeziaz lotzen; hitzen esanahi bikoitzaren gaineko umorea

ere egin dezake. Gai da azalpen argiak eta xeheak egiteko, ahoz eta idatziz,

gai konplexuei buruz, horiekin lotutako gaiak integratuz, zenbait puntu

garatuz eta berbaldia egoki amaituz, eta baita testu argi eta ongi egituratuak

osatzeko ere, ikuspuntua luze-zabal adieraziz. Badaki gai gehienak adierazten,

gutun, idazlan edo txostenetan, puntu garrantzitsuenak azpimarratuz, malgu

eta eraginkor. Hartzaileari egokitutako erregistroa erabiltzen du.

25

C

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!