03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Ebaluazioa Ebaluazio-irizpideak

esaldian enfasia modu egokian egiten du, esanahiaren ñabardura sotilak

adieraztearren.

c. C1 Baliabide gramatikalak

Zuzentasun gramatikal handiz jarduteko gai da; akats gutxi egiten ditu, eta ez

dira ia nabaritzen. Testuak sortzean ez du alderdi morfosintaktikoan aparteko

arazorik izaten. Zenbaitetan, adierazi behar duena konplexu samarra baldin

bada, akatsen bat egin dezake, baina ez du, inolaz ere, akats sistematikorik

egiten. Bere ahozko adierazpenean akats gutxi batzuk egin ditzake: batbatekotasunak

eta jardunaren nondik norakoak eragindakoak, hain zuzen ere.

Auto-zuzenketak egiteko gaitasun handia du.

Aditz erregimena modu egokian erabiltzen du, eta baliabide sintaktiko

guztietan kontrol handia du. Gainera, juntagailu, lokailu eta menderagailu

gehienak ongi erabiltzen ditu. Mugagabea, ordea, gaizki erabili dezake

batzuetan, zenbatzaile zehaztugabeen kasuan. Aditz-sistema guztiak ere ongi

erabiltzen ditu, baina subjuntiboan eta alegiazko aditz trinkoetan,

noizbehinka, huts egin dezake.

Euskararen fonemen erabilera zuzena egiten du (fonemen ahoskera, hitzbarneko

aldaketak, hitz-kateak...). Hala ere, oso tarteka, arazoren bat izan

dezake, baina arazo horiek ez dute hizketaren ulergarritasuna eragozten.

Aberastasun semantikoari dagokionez, elementu linguistikoen errepertorio

zabal batetik formulazio egokia hautatzen du, esan nahi duena argi eta

mugarik gabe adierazteko. Gai da iritziak eta baieztapenak zehatz-mehatz

modalizatzeko (ziurtasun/ziurtasun ezaren, ustearen/zalantzaren,

probabilitatearen, eta abarren arabera). Baliabide gramatikal asko eta lexiko

zabala erabiltzen ditu, eta, zailtasunik badu, itzulinguruak eginez gainditzeko

aukera du; hori dela eta, ez zaio antzematen esamolde bila dabilenik edo

saiheste-estrategiak erabiltzen dituenik. Esamolde idiomatikoen eta

lagunartekoen ezagutza-maila ona du. Akats txikiak egiten ditu, noizean

behin, baina ez dira garrantzi handikoak.

243

C1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!