03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HENAC

Ebaluazioa Ebaluazio-irizpideak

5.2.5. C1 mailako ebaluazio-irizpideak

a. C1 Koherentzia soziolinguistikoa

Esamolde idiomatiko eta lagunarteko asko ezagutzen ditu eta erregistroaldaketei

antzematen die; baliteke, alabaina, tarteka xehetasunak ziurtatu

behar izatea. Ongi bereizten ditu erregistro formala, informala, ofiziala edo

espezializatua eta intimoa. Esamolde idiomatiko asko erabiltzen dituzten

testuak ulertzen ditu, ahozkoak zein idatziak. Hizkuntza gizarte-harremanetan

malgutasunez eta eraginkortasunez erabiltzeko gai da, baita emozioak

adierazteko, norbaiti edo zerbaiti buruz jarduteko, eta umorea erabiltzeko ere

(haserrea, adeitasuna, ironia, ziurtasun gabezia…).

Esaten duena adierazteko baliabideak egoerari eta hartzaileari egokitzeko eta

egoera bakoitzari dagokion erregistroa erabiltzeko gai da, baita elkarrizketan

gertatu ohi diren norabidearen, estiloaren eta enfasiaren aldaketetara

egokitzeko ere. Bere espezialitateko testuak eta testu ofizial batzuk ekoizteko

gai ere bada. Baina mugak izan ditzake, batetik, diskurtso tekniko edo oso

espezializatuak sortzeko, eta bestetik, intimoetako xehetasunak eta emoziograduak

emateko.

b. C1 Diskurtsoaren antolaketa

Testu landuak, argiak, ongi egituratuak, koherenteak eta ongi kohesionatuak

sortzen ditu, askotariko gaiei buruzkoak, ikuspegi desberdinak adieraziz,

amaieran ondorio egokia atereaz, eta mekanismo linguistikoak modu egokian

erabiliz.

Paragrafo bakoitzean ideia nagusia eta bigarren mailakoak modu koherentean

lotzen ditu; paragrafoen arteko lotura ere koherentziaz egiten du. Esaldien

barruko ordenan, gehienetan, ez du akats nabarmenik egiten: galdegaia eta

mintzagaia ongi bereizten ditu, eta, beraz, badaki non kokatu. Diskurtsoa

egituratzeko, testu-antolatzaileak eta puntuazio-markak ongi erabiltzen ditu.

Puntuazioa ere zuzena da, tarteka egindako akatsak kenduta: puntu eta koma,

bi puntu, marratxoak, komatxoak… Intonazioa ere modulatzen badaki, eta

242

C1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!