03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Ebaluazioa Ebaluazio-irizpideak

ohikoak ez diren gaietan, eta testu idatziak berriz irakurri behar izaten ditu,

eta errepikapen eta azalpen osagarrien beharrean egoten da.

Elkarreragina:

Badaki hizketaldia modu egokian hasten, jarraipena ematen eta amaitzen, hitz

egiteko txanda modu egokian erabiliz, esandakoa ulertzen duela berretsiz, eta

beste solaskide batzuk parte hartzera bultzatuz. Eztabaidetan parte hartzeko

estrategiak ere baliatzen ditu, argudioak emateko eta indartzeko.

Badaki bere ikuspuntua azaltzerakoan estrategiak erabiltzen, hartzaileari

behar dituen xehetasunak emateko: adibide egokiak, errepikapen indargarriak,

berrantolaketa esanguratsuak… Eta gai da galderak egiteko, solaskideak

esandakoa ea ulertzen duen egiaztatzeko asmoz, eta baita ere eskatzeko

zalantzazko alderdiak azal diezazkiotela.

Adierazpena:

Esaldi eginak erabiltzen ditu esan beharrekoa pentsatzen duen bitartean

(adibidez, Galdera horri erantzutea ez da erraza). Horrela, denbora irabazten

du, eta hitz egiteko txandari eusten dio, naturaltasunez. Itzulinguruak eta

parafrasiak erabiltzen ditu, hiztegian eta egituretan dituen hutsuneak bete ahal

izateko. Bestalde, akatsak, hutsegiteak eta gaizki-ulertuak zuzentzeko gai da.

e. B2 Ahozko jariotasuna

Erritmo erregularreko diskurtsoak ekoizten ditu, eta nahiko modu naturalean

aritzen da. Elkarrizketetan bat-batean jariotasunez jarduteko gai da, eta

elkarreragin erregularra izaten du, alderdi bati nahiz besteari tentsiorik sortu

gabe. Baina tarteka zalantza egin dezake egiturak eta esapideak aurkitzeko,

edo esaldiak berrantolatzeko. Horren ondorioz, eten txiki batzuk sor daitezke,

batez ere gaia arrotza zaionean, edo solaskidea ez bada euskara estandarrean

ari. Oraindik ez du euskaldunen abiaduraz hitz egiten, baina sobera motel ere

ez da aritzen.

241

B2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!