03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Ebaluazioa Ebaluazio-irizpideak

Paragrafoak ongi bereizten ditu, nahiz eta batzuetan akats batzuk izan ideia

nagusien antolaketa orokorrean. Hasia da hitz-ordena baliatzen esaldiko

elementuak antolatzeko eta batzuk nabarmentzeko, galdegaia-mintzagaia

legearen arabera. Hala ere, puntu ilunak edo gaizki-ulertuak egon litezke,

hitzaldi luzeetan, edo gai konplexuetan.

c. B2 Baliabide gramatikalak

Kontrol gramatikal ona du. Oraindik ere akatsak egin ditzake tarteka, eta huts

txikiak esaldiak egituratzean, baina ez dira asko, eta atzera eginez zuzentzen

ditu sarritan. Ez du normalean egitura errazetan akats sistematiko nabarmenik

egiten, eta egiten dituenak ez dira gaizki-ulertuak sortzeko modukoak izaten.

Egitura konplexuagoekin ausartzen denean huts egiten du maiz, oraindik ere.

Mailari dagozkion baliabide gramatikalak gehienetan ongi erabiltzen ditu:

lehenaldiko aditza; alegiazko aditz arruntenak; ohiko aditz trinkoak;

mugagabe gehienak; juntagailu, lokailu eta menderagailu arruntenak…

Aberastasun semantikoari dagokionez, hiztegi zabala du gai ezagun zehatz eta

orokorretan, eta informazio xehea eta fidagarria ematen du. Sinonimo ugari

ezagutzen ditu, eta badu gaitasunik formulazioa aldatzeko hitz bera ez

errepikatzearren, baina askotan ideiak behin eta molde bakarrean adierazteko

joera du; eta oraindik ere motel aritu daiteke, batez ere testuinguru

ezezagunetan. Zenbaitetan, gainera, lexiko-zalantzak izaten ditu, eta

itzulinguruka ibiltzen da. Horren ondorioz, zehaztasun-akatsak egiten ditu,

baina komunikazioan eragozpenik eta tentsiorik sortu gabe, betiere.

Idaztean kontrol handiagoa dauka, pentsatzeko denbora gehiago duelako,

baina gaia oso ezaguna ez duenean testu pobreak sor ditzake aberastasunean

eta ñabarduretan. Tarteka lexiko-akatsak ere izan ditzake.

d. B2 Estrategiak

Ulermena:

Estrategia ugari erabil ditzake ulertzeko; adibidez, xehetasunen bila adi

entzutea, ideia nagusiak zein diren jakiteko esapide esanguratsuak

identifikatzea, testuinguruko hitz-gakoak erabiliz ulermen orokorra

egiaztatzea, ulertzen ez dituen hitzak testuinguruaren arabera deduzitzea…

Nolanahi ere, hizkera biziak ulertzeko zailtasunak izan ditzake, batez ere

240

B2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!