03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HENAC

Ebaluazioa Ebaluazio-irizpideak

5.2.4. B2 mailako ebaluazio-irizpideak

a. B2 Koherentzia soziolinguistikoa

Ez du arazorik izaten bere diskurtsoa modu naturalean egokitzeko

elkarreraginezko ohiko testuinguruetan. Hortaz, gaia, hartzailea eta xedea

kontuan hartzen ditu, eta testu-genero ugari baliatzeko gai da. Ulermenean

erregistro formala nahiz informala bereizten ditu, nahiz eta tarteka

xehetasunak galtzen dituen (jarrerak, ikuspegiak, ideia inplizituak…); bere

espezialitateko testuak eta zenbait testu ofizial ere ulertzen ditu. Erregistro

intimoaz ere jabetzen hasia da.

Adierazpenari dagokionez, ziur, argi eta adeitasunez jarduteko gai da. Hasia

da bere adierazpenean ere erregistro formalean eta informalean jarduten,

nahiz eta erregistro neutrorako joera handia duen, oraindik ere. Asmo

komunikatiboa argia izaten du, eta gehienetan gai da elkarrizketan gertatu ohi

diren aldaketetara egokitzeko, eta formulazioa aldatzeko: gaiaren norabidea,

estiloa, enfasia... Baina diskurtsoa zuzentasunez sortzeko ahaleginak tentsioa

ekartzen dio batzuetan, eta horrek eragina izaten du egokitasunean.

b. B2 Diskurtsoaren antolaketa

Orokorrean, ohiko gaien gaineko testu argiak eta egituratuak sortzeko

gaitasuna du, gizarte-mailaren esparruan. Testu horiek batasuna edukitzen

dute, eta kohesionatuak eta koherenteak izaten dira. Lehendabiziko eta

bigarren mailako ideiak bereizten ditu, ohiko gaietan nahiz abstraktuagoetan,

eta baita ere bere espezialitateko gaietan.

Ideien arteko lotura hori lortzeko, kohesiorako baliabide sail zabal bat

eraginkortasunez erabiltzen du, eta gero eta egitura sintaktiko aberatsagoak

baliatzen ditu. Puntuazio-markak erabiltzen ere gero eta aberatsagoa da

(parentesiak, marra luzeak…). Eta hasia da puntuazio-marka zailagoak

erabiltzen (komak antolatzaileen ondoren, mendeko perpausetan eta

aposizioetan; bi puntu azalpenezko esaldiak lotzeko; puntu eta koma ideiak

kontrajartzeko; marratxoa hitz elkartuetan…).

239

B2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!