03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Ebaluazioa Ebaluazio-irizpideak

bada, ideia nagusia gal dezake, eta zenbaitetan mezua beste era batera adierazi

beharko zaio, eta erritmoa doitu. Xehetasunak jasotzeko errepikapena beharko

du. Badaki hitz eta esaldi ezezagun batzuen esanahia deduzitzen,

testuingurutik abiatuta.

Elkarreragina:

Badu nahiko hizkuntza- eta estrategia-errepertorio eguneroko elkarrizketa

errazak hasteko, jarraitzeko eta amaitzeko, eta beste pertsona batzuei

eztabaidan parte hartzeko gonbita egiteko, betiere aurrez aurre egonda, eta gai

arruntei edo interes pertsonaleko gaiei buruz ari direla. Intonazioaren bidez

zenbait elementu afektibo adierazteko eta jasotzeko gai da: seriotasuna,

txantxa, haserrea…

Badaki esandakoa laburtzen, eta baita ere norbaitek esandakotik zati bat

errepikatzen, elkar ulertzen dutela berresteko eta ideiak garatzen laguntzeko.

Nahasten bada, badaki esandakoa argitzeko eskatzen. Oso tarteka laguntza

beharko du ideien garapenean aurrera egiteko.

Adierazpena:

Badaki bere hizkuntza-baliabideak egoerara egokitzen, ongi komunikatzeko

edo ustekabeko zenbait egoeratan moldatzeko. Hitz-konbinazio eta esapide

berriak egiten ditu, eta esaldiak berregituratzen ditu. Eta baditu, bestalde,

estrategiak berriz hasteko, komunikazioa arriskuan dagoela sumatzen badu.

Hitz edo esapide bat gogoratzen ez badu, perifrasien bidez esanahia

transmititzen du, edo antzeko esanahia duen batekin ordezkatzen du. Eta gai

da, oro bat, ea ulertu dioten galdetzeko, zalantza duenean. Bestalde,

solaskideari zuzenketa egin diezaion eskatzeko gai da, eta bere burua

zuzentzen du ulertu ez zaiola adierazten bazaio (gaizki-ulertua sor dezaketen

esapideak, egitura nahasiak…). Erabiltzen duen forma zuzena den edo ez ere

galdetzen du.

237

B1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!