03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Ebaluazioa Ebaluazio-irizpideak

c. B1 Baliabide gramatikalak

Nahiko zuzen komunikatzen da eguneroko egoeretan oinarrizko egitura

gramatikalen bidez, aurretik pentsatzeko denbora baldin badu. Oro har,

hizkuntza-formula errazen eta egitura arrunten gaineko kontrola du, baina

zenbait akats egiten ditu, lehendabiziko hizkuntzaren eta euskararen arteko

egituretan alde handia dagoenean, eta kalkoak oso agerikoak dira. Akatsak

egiten ditu, baina gehienetan horrek ez du ulergarritasuna oztopatzen.

Bestalde, aurrez ikusirik ez dauden egoeretan zuzentasunaren kontrola gal

dezake. Tarteka gaizki-ulertuak sor litezke hizkuntza-formen erabilera

desegokiagatik, baina elkarreraginean erraz konpontzen dira.

Mailari dagozkion baliabide gramatikalak baliatzen ditu: orainaldiko aditzak

ia akatsik gabe erabiltzen ditu (singularra/plurala eta denborakomunztadurak);

zenbait adizki hipotetiko ere erabiltzen hasia da;

deklinabide-kasu gehienak ongi erabiltzen ditu singularrean eta pluralean…

Bestalde, gehienetan ez du akats sistematikorik egiten egiturotan: aditzsistemak,

ergatiboa, erlatiboa, nominalizazioa, konpletiboa…, nahiz eta hitz

egin aurretik pentsatu behar izaten duen, eta zenbaitetan oker erabili.

Aberastasun semantikoari dagokionez, eguneroko bizitzako gai gehienei

buruz jarduteko adina hiztegi du, batzuetan itzulinguruka ibili behar badu ere.

Ideia nagusiak eta kontzeptu praktikoak nolabaiteko xehetasunez azaltzen

ditu, baina hiztegi mugatua du gai konplexuagoetan, eta tarteka lehendabiziko

hizkuntzako hitzak erabili behar izaten ditu. Oinarrizko hiztegia malgutasunez

erabiltzen du esan nahi duena oro har adierazteko, baina oraindik akats

handiak egiten ditu gai ez-arruntez jardun behar duenean. Ez du, esate

baterako, sinonimoen errepertorioan aberastasun handirik, eta hitzen balio

semantiko murritza du. Ideiak behin eta molde bakarrean adierazteko joera

izaten du.

d. B1 Estrategiak

Ulermena:

Hurbileko gaien gaineko solasaldietan ideia nagusiak ongi ulertzen ditu,

errepikatu beharrik izan gabe. Baina gaia hurbilekoa ez bada, edo gai aldatzen

236

B1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!