03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HENAC

Ebaluazioa Ebaluazio-irizpideak

5.2.3. B1 mailako ebaluazio-irizpideak

a. B1 Koherentzia soziolinguistikoa

Badaki egoera orokorretan kontuan hartzen nori zuzentzen zaion, zertarako,

eta gaia zein den. Eta horren arabera, ulermen-mailan bereizten ditu erregistro

formaleko eta informaleko hainbat esapide eta diskurtso, eta ingurukoen

ohitura, jarrera eta balioen arteko desberdintasunaz jabetzen da. Hizkuntzafuntzio

asko gauzatzen ditu, erregistro neutroa erabiliz: zalantzak agertu,

kexak adierazi, balorazioak egin, gauzak eman/eskatu…

Oro har, moldatzen da oinarrizko harremanak izaten, eragozpen handirik sortu

gabe. Dena den, kosta egiten zaio egoera guztietara bere jarduna erabat

egokitzen, eta zenbaitetan arrotz eta artifizial geratuko da.

b. B1 Diskurtsoaren antolaketa

Bere mailako testu ulergarriak sortzen ditu, oztoporik gabe, eta eman nahi

dituen ideiak interpretatzen ibili behar izan gabe. Diskurtsoa hari nagusi baten

inguruan modu linealean antolatzen du (denbora, espazioa, prozesua…), nahiz

eta erabat josia ez izan. Elementu labur, solte eta bakunak lotzen ditu, eta

sekuentzia kohesiodun soilak sortzeko gai da, baliabide batzuk erabilita (hala

ere, nahiz eta, beraz, batetik…bestetik…).

Zenbait puntuazio-marka ere ongi erabiltzen badaki: komaren ohiko

erabilerak; marratxoaren erabilera errazenak; eten-puntuak… Gainera, hasia

da esaldi bakun laburretan ordena markatua erabiltzen. Hainbat baliabide

paralinguistiko baliatzen hasia da diskurtsoaren kohesioa indartzeko

(onomatopeiak, intonazioa, baliabide tipografikoak…).

Dena dela, koherentzia arazoak ager ditzake bigarren mailako ideiak garatu

behar dituenean, esaldi luzeak lotu behar dituenean, edota aurrez ikusita ez

dauden egoerak sortzen direnean (ustekabeak eta inprobisazioak).

235

B1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!