03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Ebaluazioa Ebaluazio-irizpideak

Mailari dagozkion baliabide gramatikalak baliatzen ditu: singularra eta plurala

gehienetan ongi markatzen ditu, baina akatsak ere ugariak dira; ohiko aditzen

sistema nolabait bereizten du (NOR, NOR-NORK, NOR-NORI-NORK,

NOR-NORI), nahiz eta oraindik nahastu egiten den; subjektuaren eta

aditzaren arteko komunztaduran oraindik ere huts bakan batzuk eginen ditu;

nominalizazioa erabiltzen hasia da; gehienetan perpaus bakunak erraz eginen

ditu, eta hasia da, bestalde, mendeko perpaus batzuk ere erabiltzen

(osagarriak, denborazkoak, helburuzkoak eta kausazkoak, batez ere)…

Aberastasun semantikoari dagokionez, egoera eta gai ezagunei buruzko

jarduera arruntetan eta eguneroko trukeetan moldatzeko adinako hiztegia du.

Oso errepertorio mugatua du, alabaina, eguneroko premia zehatzak asetzeko,

eta mezua bere errepertoriora mugatu behar izaten du gehienetan. Esaldi

errazak egiten ditu, hiztegi mugatua du, kategoriak bereizteko zailtasunak

izaten ditu.

d. A2 Estrategiak

Ulermena eta elkarreragina:

Elkarrizketa laburrak hasteko, izateko edo amaitzeko estrategia errazak

erabiltzen ditu, eta badaki besteen arreta erakartzen. Badaki solaskideari ulertu

ez duena argitzeko eskatzen, oso era errazean eta esamolde eginak erabiliz.

Bestalde, ezagutzen ez dituen ohiko hitz errazen esanahia ondorioztatzen

hasia da, testuingurutik abiatuta.

Adierazpena:

Badaki entzundako esaldi-sail bat gogoratzen, eta diskurtsoa bere

errepertoriora moldatzen. Bere errepertorioan hitz egokirik aurkitzen ez badu,

keinuekin betetzen du hutsunea, edo bestela ordezkapen lexikala egiten du,

batez ere hiperonimo errazen bidez (astoa>animalia; giltza>gauza). Badaki

zerbait kontatzen oinarrizko esaldi-zerrenda batetik abiatuta, eta badaki,

bestalde, esaldiok zabaltzen, zenbait elementu era errazean konbinatuz.

233

A2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!