03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Ebaluazioa Ebaluazio-irizpideak

5.2.2. A2 mailako ebaluazio-irizpideak

a. A2 Koherentzia soziolinguistikoa

Gizarte-harremanetan hizkuntzaren oinarrizko funtzioak gauzatzeko gai da:

norbait aurkeztu, eskerrak eman, informazioa eskatu, norbait nola dagoen

galdetu… Badu gaitasunik elkarrizketa laburrak hasteko, izateko edo

amaitzeko, baliabide errazak erabiliz. Ez du, oraindik, erregistro-bereizketarik

egiten, ez ulermenean, ez adierazpenean.

b. A2 Diskurtsoaren antolaketa

Esaldi errazetan lokailu eta menderagailu ohikoenak erabiltzen ditu, istorioren

bat kontatzean edo gauzak zerrendatzean (eta, baina, -lako, -gatik…). Hasia

da, bestalde, denbora-erreferentzia errazak ematen (aurretik, ondoren,

egunero…). Nolanahi ere, hartzaileak kohesio-erlazio horiek deduzitu behar

izaten ditu tarteka.

Badaki, bestalde, oinarrizko puntuazio-markak erabiltzen: puntua, galdera- eta

harridura-markak, komaren erabilera errazak (enumerazioetan, adibidez)…

Eta perpaus bakun laburren hitz-ordena ez-markatua erabiltzen du. Nolanahi

ere, baliabide paralinguistikok baliatu behar izaten ditu diskurtsoari kohesioa

emateko (keinuak, ahotsaren modulazioa, grafikoak…).

c. A2 Baliabide gramatikalak

Egitura erraz batzuk zuzen erabiltzen ditu, baina oinarrizko akats

sistematikoak egiten ditu; adibidez, aditz-denborak nahasten ditu eta

komunztadura ahaztu egiten zaio. Dena den, zer esan nahi duen ulertzen zaio,

gehienetan.

232

A2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!