03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ebaluazioa Ebaluazio-irizpideak

HENAC

5.2.1. A1 mailako ebaluazio-irizpideak

a. A1 Koherentzia soziolinguistikoa

Eguneroko gizarte-harreman errazak eratzen ditu, hitz eta formula arruntenak

erabiliz eta ulertuz, galde-erantzunen egituran, betiere (kaixo, eskerrik asko,

zorionak, barkatu…).

b. A1 Diskurtsoaren antolaketa

Hitzak edo hitz-multzoak oso lokailu errazen bidez lotzen ditu (eta, edo,

baina...). Oinarrizko puntuazio-markak ere erabiltzen ditu (puntua, esaldi

amaieran; bi puntu, gauzak zerrendatzeko…). Nolanahi ere, hitz eta esapide

bakartuak erabiltzen ditu gehienetan, eta askotan, hartzaileak deduzitu egin

behar izaten ditu horien kohesio-erlazioak. Eta baliabide paralinguistikoen

menpe egoten da gehienetan, diskurtsoari kohesioa emateko (keinuak,

irudiak…).

c. A1 Baliabide gramatikalak

Egitura gramatikal eta sintaktiko gutxi batzuen gaineko kontrol mugatua du.

Maila honetako ikasle edo erabiltzaileekin komunikatzeko ohitura ez duten

hiztunek zailtasunak izan ditzakete ulertzeko.

Mailari dagozkion baliabide gramatikalak baliatzen ditu: zenbait deklinabide

forma bereizten du (NOR, NORI, NOREKIN, NON, NORA…); NOR, NORI

eta NOREKIN kasuetako singularra eta plurala bereizten ditu; ongi erabiltzen

du aditz-aspektua (jan dut/jaten dut); aditz-laguntzailea ongi bereizten du

(da/du); ezezko esaldiak hurrenkera egokian egiten ditu (ez dut nahi/*ez nahi

dut); denborazko erreferentzia batzuk erabiltzen ditu…

Aberastasun semantikoari dagokionez, hitz eta enuntziatu labur eta bakartuak

erabiltzen ditu. Hitz eta esaldi bakunen oinarrizko errepertorioa du berehalako

beharrak asetzeko eta horietaz jarduteko.

230

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!