03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ebaluazioa Ebaluazio-irizpideak

HENAC

5.2. Ebaluazio-irizpideak 63

Metodologiari eta ebaluazioari buruzko printzipio orokorretan esan dugu

ebaluazio egoki baten oinarri izan beharko luketela, batetik, curriculum honetan

ematen diren Mailen definizio orokorrak (ikusi 2. atala); bestetik, mailaz

mailako Komunikazio-jarduerak eta estrategiak (ikusi 3. atala); eta baita ere

horiek gauzatzeko baliatzen diren Testu-generoak (ikusi 4.2. atala). Dena den,

mesedegarria izan daiteke mailaz maila kategoria sinplifikatu batzuk zehaztea,

hizkuntza-jarduera horiek ebaluatzen direnean hizkuntzaren kalitate-maila

nahikoa den edo ez jakiteko, eta batez ere eskatu beharreko gutxieneko

gaitasunak zein diren erabaki behar denean zeri erreparatu behar zaion jakiteko.

Eta ez da ahaztu behar kategoria horien ebaluazioak ez duela zentzurik, ez bada

hizkuntza-jarduera bati edo batzuei lotuta, komunikazio-testuinguru jakin baten

barnean. Hona curriculum honetan garatu diren 5 kategoriak, ebaluatzeko

lagungarri izanen direlakoan:

1- Koherentzia soziolinguistikoa.

2- Diskurtsoaren antolaketa.

3- Baliabide gramatikalak.

4- Estrategiak.

5- Jariotasuna.

Esan beharra dago, ordea, ez dela komeni kategoria horietan ematen diren

adierazleekin zurrunegi jokatzea; aitzitik, kategoria horien ebaluazio

ponderatua egin daiteke, eta zenbait adierazletan konpentsazio-bideak egon

daitezke (hiztun orok komunikatzeko egiten duen bezala), muga onargarri

batzuen barnean, betiere. Horrek esan nahi du balitekeela erabiltzaile batek

kategoria batean maila handia izatea, eta beste batean ordea, zalantzazkoa.

Edo gerta daiteke adierazle jakin batean nahikotasun-mailarik ez izatea, baina

aski ona beste guztietan. Kasu horietan, konpentsazio-irizpideak ezar

daitezke, indarguneak nahikoak baldin badira ahuleziak orekatzeko edo

estaltzeko.

63 Ikusi 5.1.3.2. atala.

228

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!