03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ebaluazioa Prinzipio orokorrak

c. Ondorioak:

HENAC

- Nola erabiltzen dira emaitzak?

- Zein neurri hartuko dira kontuan, ikaskuntza hobetzeko?

- Nolako informazioa (feedback) jasotzen dute ikasleek haien

emaitzei buruz?

- Zein bide daude ikasleek edo ikasleen tutoreek erreklamazioak

jartzeko edo berrikusketak eskatzeko?

- Zein dira ebaluazio-prozeduren ondorioak irakasteko jardueretan?

- Zein dira ebaluazio-emaitzen ondorioak ikasleendako?

5.1.4.2. Ebaluazio egiaztatzailea

Ondotik, gogoeta batzuk eta gutxieneko estandarrak eskaintzen dira,

egiaztatze-probak egiten dituzten erakunde edota zentro publiko eta

pribatuendako. Hizkuntza-probak egitearekin zerikusia duten kideek argi izan

beharko dituzte ondorengo puntuak, eta argi adierazi beharko dizkiete gako

horiek probekin zerikusi zuzena duten guztiei (irakasleei/ikasleei/biztanleriari,

oro har).

a. Proba eraikitzea:

- Azterketaren oinarri teorikoa; esaterako, gaitasun komunikatiboa

kontuan hartzen duen eredu bat izatea.

- Azterketaren helburua: azterketa zein testuingurutan erabiltzen den,

eta zein populaziorendako den egokia.

- Azterketa-prestatzaileak aukeratzeko eta horiei prestakuntza

eskaintzeko irizpideak ematea. Horrez gain, proba sortzeko eta balioesteko,

adituen irizpenak kontuan hartzea.

- Deialdi desberdinetan egiten diren azterketak parekagarriak izatea:

edukietan, egonkortasunean eta baliokidetzan, iraunkortasunean eta

kalifikazioetan. Hau da, nahiz eta desberdinak izan, egiten diren proba guztiek

225

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!