03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ebaluazioa Prinzipio orokorrak

HENAC

baino gehiagotan aplikatuko balitz, emaitza bertsuak izan beharko

lituzke. Hori neurtzeko, adibidez, fidagarritasun-indizea erabiltzen da,

proben korrelazioak kalkulatzeko. Bestalde, bada beste indize bat

kontrakoa neurtzen duena: neurketa-errore estandarra. Indize horrek

neurtzen du, adibidez, test batean lortutako emaitzaren ziurgabetasuna

zenbat puntutakoa den.

. Bideragarritasuna, berriz, termino praktikoa da. Ebaluazio-prozesua

erreala eta bideragarri izateko, prozesuko baliabideak kontuan hartu

beharko dira: fisikoak, ekonomikoak, pertsonalak, denborazkoak eta

abar.

Eta ebaluazioaren subjektibotasuna mugatzeko, eta honenbestez,

baliagarritasuna bermatzeko, zenbait urrats hauek ematea komeni da:

• Ebaluazioaren edukia adostea, zehaztapenen bidez.

• Ebaluazioak gauzatzeko prozedura estandarizatuak erabiltzea.

• Zeharkako probetarako erantzun-zerrenda zehatzak ematea, eta

zuzeneko probak ebaluatzeko argi definitutako irizpideak erabiltzea.

• Ebaluazioaren kalitatea (baliagarritasuna, fidagarritasuna…)

egiaztatzea, ebaluazioaren emaitzak aztertuz.

Jarraian, ebaluazio-prozesu horiek diseinatzeko egin beharreko gogoeta

batzuk eskaintzen dira, gidalerro moduan:

5.1.4.1. Ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuen

ebaluazioa

Ikaskuntza eta irakaskuntza-prozesuetan ebaluazioa egokia eta zuzena dela

bermatzeko, ibilbide osoa kontrolatu beharra dago, ebaluatzeko prozesua

diseinatzen denetik bertatik emaitzak eman arte edo ondorioak atera arte.

223

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!