03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ebaluazioa Prinzipio orokorrak

HENAC

. Kalibratzea: proba desberdinen emaitzak eta eskala bateratu bat

elkarri lotzea. Adibidez, Europako hizkuntza gaitasun agiri asko

EEMBrekin lotzen ari dira, euren arteko baliokidetzak ezartzeko.

. Bateratze estatistikoak: zuzenketak proben zailtasunaren edo

ebaluatzailearen zorroztasunaren arabera egitea. Metodo estatistikoak

eginez, proba baten zailtasuna neurtzen ahal dugu, eta baita

zuzentzaileen zorroztasuna ere. Horrela, posible da zailtasun

desberdinetako probak eta zorroztasun desberdinetako zuzenketa

subjektiboak orekatzea, emaitza baliagarriak lortzeko.

5.1.4. Ebaluazioa diseinatzeko gogoetak

Ebaluazio-mota guztietan, hala ikaskuntza- eta irakaskuntzaprozesuan,

nola ebaluazio egiaztatzailean, ebaluatzaileen ardura bera da: zer

ebaluatu behar den garbi izatea, nola eta zertarako ebaluatuko den zehatz

definitzea, zuzenketa zehatzak eta fidagarriak egitea, emaitzak ongi

azaltzea… Eta hiru kontzeptu daude ebaluazioaren analisi guztietan

funtsezkoak direnak: baliagarritasuna, fidagarritasuna eta bideragarritasuna.

Horien artean baliagarritasuna da oinarria, beste guztiak bere baitan hartzen

baititu.

. Baliagarritasuna kontzeptuak zera adierazten du: ebaluaziorako

prozedura batek balio du lortzen duen informazioa esanguratsua baldin

bada. Hau da, proba edo ebaluatzeko prozedura bat baliozkoa da,

egiaztatzen bada prozedura horren bidez neurtzen edo ebaluatzen dena

ebaluatu beharko litzatekeena dela, eta lortzen den informazioa

erabilgarria eta zehatza bada.

. Fidagarritasuna termino estatistikoa da, eta proba baten emaitzen

sendotasuna edo egonkortasuna neurtzen du. Hau da, proba bera behin

222

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!