03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ebaluazioa Prinzipio orokorrak

HENAC

bultzatzea) eta informatiboa (Europako hizkuntzen gaineko gaitasunak

neurri berarekin definitzea).

b. Testu-generoak

Atal hau oso baliagarria da xeheki neurtzeko hizkuntza-erabiltzaileek

zein testu-genero ulertzen eta ekoizten duten maila bakoitzean, ahoz nahiz

idatziz. Izan ere, testu-generoak dira oinarri, diskurtsoan eta pragmatikan

ardaztutako ikaskuntzan eta irakaskuntzan.

c. Ebaluazio-irizpideak

Atal honetan agertzen diren ebaluazio-irizpideen eskala argigarriak oso

egokiak dira hizkuntza-gaitasunen mailak xehetasunez deskribatzeko eta

elkarren arteko konparazioak egiteko.

Esan beharra dago, ebaluazioa bideragarria izateko, eta erabakiak errazago

hartzeko, kategoria-kopuru zehatz batera ekarri behar izaten direla ebaluazioirizpideak,

alderdi esanguratsuen laburpena eginez. Edozein ikuspegiri heltzen

zaiola, ebaluaziorako sistema praktiko orok kopuru egoki batera murriztu

behar du kategoria-kopuru hori. Esperientziak erakusten duenez, lau edo bost

kategoria baino gehiago direnean, ezagutzen gainkarga sortzen da, eta zazpi

kategorian dago gehieneko muga psikologikoa; hortaz, aukera egin behar da.

Curriculum honetan 5 kategoria esanguratsu aukeratu dira, maila bakoitzean

batez ere zeri erreparatu behar zaion islatzeko (ikusi 5.2. atala).

Eta eskala horien helburu nagusia da laguntzea gaitasun-mailen mugak

doitzen, eta ebaluazio-sistema desberdinak lotzen. Eta probetan lotura horiek

egiten direla bermatzeko, ondoko metodo hauek erabili ohi dira:

. Parekatzea: proba beraren aldaerak sortzea, erabiltzaileen gaitasunak

bi neurketa desberdinekin ebaluatzeko. Eta proba horiek parekatu egin

beharko dira, ziurtatzeko zailtasun bereko ariketak egin direla, eta

beraz, emandako emaitzek maila bera adierazten dutela.

221

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!