03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ebaluazioa Prinzipio orokorrak

HENAC

5.1.3.2. Curriculuma: ebaluazioa bideragarri

egiteko tresna

Aurretik esan den bezala, ebaluazio egoki baten ardatza da neurtzea ea

euskara-erabiltzaileak zenbait hizkuntza-gaitasun garatuak dituen edo ez

(ikusi 4. atala). Eta hizkuntza-gaitasunak hizkuntza-jarduerak eta estrategiak

eginez gauzatzen direnez, ebaluatzailearen xedea hizkuntza-jarduera eta

estrategia horiek ebaluatzea da; batez ere ea baliabide eta estrategia egokiak

erabiltzen dituen, eta ea gai den baliabide horien bidez jarduera bakoitzaren

komunikazio-xedea lortzeko. Bestalde, hizkuntza-jarduerak gizartetestuinguruan

kokatu beharko lirateke, edo antzeko baldintzak dituen egoera

batean.

Eta hori guztia lortzen laguntzeko, eta ebaluazioa bideragarria izateko, hiru

tresna nagusi eskaintzen ditu curriculum honek:

a. Mailen definizioak eta hizkuntza-jarduerak eta estrategiak (ikusi

3. atala).

b. Testu-generoak (ikusi 4.2.1.1. atala).

c. Ebaluazio-irizpideak (ikusi 5.2. atala).

Ebaluazioa noiz, nola, nork eta zertarako egin behar den kontuan hartuta, lau

tresna horietako bat edo bestea bat izan daiteke egokiagoa, zehaztasun eta

izaera desberdinekoak dira eta.

a. Mailen definizioak eta hizkuntza-jardueren eta

estrategien deskribatzaileak

Mailen definizioak eta hizkuntza-jarduerak eta estrategiak deskribatzeko

deskribatzaile-eskalak erabiltzen dira. Eskala horiek zerrenda kontzeptual bat

eratzen dute, maila bakoitzean hizkuntza-erabiltzaile batek izan beharko

lituzkeen gaitasunak xeheki ematen dituena. Zerrenda hori hiru gauzatarako

erabil daiteke:

. Helduen euskalduntzean eta egiaztatzean diharduten erakunde desberdinen

programak eta ebaluazio-irizpideak lotzeko, Europako Erreferentzia Marko

Bateratua oinarri hartuta.

219

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!