03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ebaluazioa Prinzipio orokorrak

c. Koebaluazioa

HENAC

Koebaluazioan, ebaluazioan diharduten eragileek elkar ebaluatzen dute:

ebaluatzaileek eta ebaluatuek elkar ebaluatzen dute, edo ikasleek elkar

ebaluatzen dute, edo ebaluatzaileek elkar ebaluatzen dute.

d. Ebaluazio egiaztatzailea

Ebaluazio egiaztatzaileak balio du egiaztagiri baten bidez egiaztatzeko

hizkuntza-erabiltzaile baten hizkuntza-gaitasunak zein diren. Normalean

erakunde ofizial batek egiten du, edo gaitasun hori aitortua duen erakunde

batek. Egiaztapenen xedea izaten da gizartearen aurrean ziurtatzea hizkuntzaerabiltzaile

bat zertarako den gai, gero gaitasun horiek zenbait arlotan

baliatzeko (arlo akademikoan, laboralean, kulturalean…).

Ebaluazio egiaztatzailea ebaluazio sumatiboan oinarritzen da normalean, eta

izaera koiunturala izan ohi du: egun jakin batean, proba jakin baten bidez,

epaimahai jakin batek egindako ebaluazioan oinarritzen da. Hala ere, ezin da

ukatu ebaluazio egiaztatzailea formatiboa ere badela, erabiltzaileari

ikaskuntza-prozesuan aurre egiteko informazioa eta motibazioa ematen

diolako. Ebaluazio mota honek ezaugarri bereziak izaten ditu:

- Normalean ezin du ikaslearen ikaskuntza-prozesua kontuan hartu, batez ere

kanpoko erakunde batek modu irekian eta orokorrean egiten badu.

- Askotan emaitzen ondorioak eragin handikoak dira, bai azterketariarendako,

eta baita gizartearendako. Esate baterako, askotan proba horien izaerak eta

edukiek ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuen edukietan eta metodologian

eragin dezakete. Ondorio honi oihartzun efektua esaten zaio (nolako proba,

halako metodologia).

217

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!