03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ebaluazioa Prinzipio orokorrak

5.1.2.2. Nork ebaluatu?

HENAC

Nork ebaluatzen duen kontuan hartuta, bi kontzeptu bereiztea komeni da:

- Kanpoko ebaluazioa: kanpoko irizpidearen araberako ebaluazioa.

Ikastaldetik edo ikastegitik kanpoko aztertzaileek egindako ebaluazioari

esaten zaio. Gehienetan egiaztatzailea izan ohi da.

- Barneko ebaluazioa: irakasleak edo ikastetxeak berak egindakoa.

Hori kontuan hartuta, lau modutara sailka daiteke ebaluazioa, ebaluazioan

nork parte hartzen duen kontuan hartuta:

a. Heteroebaluazioa

Heteroebaluazioan, ebaluatzaile batek hizkuntza-erabiltzaile baten prozesua

baloratzen du: non dagoen, zer lortu duen eta zer falta zaion, eta zein hutsune

eta indargune dituen. Mota hau da hedatuena, eta beti erabili izan da

irakaskuntzan. Heteroebaluazioa bi eratakoa izan daiteke: banakakoa,

ebaluatzaileak ikasleak banan-banan aztertzen dituenean, eta taldekoa,

ikastaldea bere osotasunean aztertzen duenean.

b. Autoebaluazioa

Balorazioa ikasleak berak egiten duenean, autoebaluazioaz mintzo gara. Hau

ere bakoiztua zein taldekoa izan daiteke. Bestalde, ebaluatzailearen

autoebaluazioa ere aipagarria da.

216

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!