03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ebaluazioa Prinzipio orokorrak

HENAC

behar da zein hizkuntza-jarduera eta estrategia behatuko den, eta zein ataza

erabiliko den horretarako. Funtsean, irakasleak ikaslearen eta bere lanaren

behaketa sistematikoa egin behar du, eta horretarako, zenbait bitarteko erabili

behar ditu testuinguru eta une desberdinetan, berak dituen irizpideen arabera

dagokion informazioa selektiboki atereaz. Aldi berean, sistema osoak ere bere

urratsak, eragileak, eta prozesuko atal guztiak behatu beharko lituzke,

eraginkorragoa izateko.

c. Amaierakoa: ebaluazio sumatiboa

Amaierako ebaluazioa ikaskuntza-prozesu baten edo ataza-ziklo baten

amaieran egiten denari deitzen zaio, eta helburua kalifikazio bat ematea izaten

da. Ebaluazio honen bidez lorpenak neurtzen dira, ikasle bakoitzaren eta talde

osoaren helburuak kontuan izanda. Prozesuaren ondorioz lortu den egoera

berriak garapen-maila antzemateko balio du. Ez da ahaztu behar ebaluazio

honek aurreko prozesu osoarekin uztartua egon behar duela (hasierakoa eta

bitartekoa ditu nolabait bere baitan, horien sintesia baita). Prozesuaren azken

unea da, baina ez nahitaez erabakigarria. Produktuaren ebaluazioa zenbakien

eremukoa izaten da askotan: emaitzak, datuak, estatistikak...

Ebaluazio sumatiboan proba komunikatiboak diseinatu beharko dira,

hizkuntza-jarduerak eta estrategiak behatzeko. Proba horiek helburu argia

behar lukete: motibazioan eragitea, premia komunikatiboa ziurtatzea,

testuingurua aintzat hartzea…, eta horretarako irizpide bateratuak erabili

beharko lirateke. Ebaluazioak, eraginkorra izateko, etenik gabea, sistematikoa

eta ongi planifikatua behar du izan. Zer, nola, zertarako eta noiz garbi izan

behar da, datuak jasotzen hasi aurretik.

Dena den, ebaluazio-prozesuak tentu handiz egin behar dira, edozein izanik

ere erabilitako tresna (behaketa, galdesorta…), ikaslearen motibazioan

kontrako eragina izan baitezakete.

215

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!