03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ebaluazioa Prinzipio orokorrak

HENAC

hizkuntza-gaitasunak, estrategiak, materiala, esku-hartzea, epeen egokitasuna,

ikasleen motibazioa, jarrerak eta abar.

Ebaluazio-mota hau funtsezkoa da, prozesu osoaren etengabeko jarraipena

egiten baitu, behar denean aldaketak egin ahal izateko. Unez une gertatzen

denari erreparatzen dio, eta ikaskuntza-prozesuan txertaturik dago, erabat.

Ebaluazio hau planifikatu eta programatu egiten da (ikasteko jarduerekin

batera). Ebaluazio formatiboak ikasleari laguntzen dio bere prozesua

erregulatzen, ikaskuntza-prozesuaren gaineko hausnarketa bultzatzen eta

kontzientzia hartzen. Eta horren ondorioz, prozesuarekiko motibazioa indartu

egiten da, ebaluazioak eragin zuzena baitu pertsonen motibazioan. Gainera,

irakasleari ere bidea ematen dio prozesuaz jabetzeko, eta horren arabera,

esku-hartze didaktikoaren diseinua eta gelako proposamenak doitzeko.

Azken finean, ebaluazio-mota honek prozesu jakin baten egoera eta

curriculum orokorraren arteko erlazioaren berri ematen du; hots, ea hasieran

ezarritako helburuak eta prozesuan barna lortzen ari direnak bat datozen edo

ez. Ebaluazio formatiboaren xede nagusia da erroreak, prozesuko geldiuneak

eta motibazioaren gorabeherak antzematea. Ebaluazio kualitatiboa izan ohi

da, ikaslearen gaitasunaren eta arazoen deskripzioa egiten baita; helburua ez

da nota bat jartzea izaten, besterik gabe. Prozesuan bertan txertatzen du

errekuperazioa edo ikaslearen gaitasunen hobetzea, eta porrotik ez izateko

tresna izan daiteke, bakoitzari egokitzeko aukerak ematen baitizkio.

Ebaluazio formatiboa garatzeko tresnak ugariak dira: elkarrizketak,

galdesortak, behaketak, egunkaria, karpeta (audio- eta bideo-grabazioak

barne), jarraipen-koadernoak, kontrol-zerrendak eta balorazio-orriak...

Horiek guztiak, batetik, irakasleak erabil ditzake; baina ikasleek ere euren

artean aplika ditzakete, edo nork bere burua ebaluatzeko ere balio dezakete.

Ebaluazio formatiborako tresnek, behin sortu eta erabili ondoren, denboratarte

labur batean erabilgarritasuna galtzen dute. Ez dago, beraz, tresna

estandarrik. Programazioa bera da ebaluazio formatiboaren berezko lekua.

Oso tresna egokia da behaketa-prozesua, irakaslea, programazioa, materialak,

ikaslea… ebaluatzeko. Baina antolatua eta sistematikoa beharko du izan,

sarritan oso bat-batean gauzatzen delako, eta ahal den neurrian, sostengu

idatzia izan behar du. Gainera, behaketak eragina izan dezan, oso argi izan

214

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!