03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ebaluazioa Prinzipio orokorrak

HENAC

5.1.2.1. Noiz eta zertarako ebaluatu?

Ebaluazioa ikaskuntza-prozesuaren une desberdinetan egin daiteke. Dena den,

une desberdin horiek barne-lotura sendoa izan behar dute, ikaskuntzaprozesua

bakarra eta jarraitua baita, eta etengabe ebaluatzen baita. Nolanahi

ere, une bakoitzean egiten den ebaluazioak xede desberdinak ditu, eta

ondorioz, informazio desberdinak lortzen dira:

a. Hasierakoa: ebaluazio diagnostikoa

Ebaluazio diagnostikoa unitate baten hasierako ebaluazioa da, eta gutxienez

bi mota daude: unitate administratiboa (maila, ikasturtea…) eta unitate

didaktikoa (programa, ataza, sekuentzia didaktikoa, proiektua…). Beraz, esan

daiteke ebaluazio diagnostikoak bi funtzio nagusi dituela: bata,

administratiboa (ikasleak taldekatzea eta kokatzea, alegia) eta bigarrena,

didaktikoa (ikaslearen gaitasunak, beharrak, nahiak, interesak, zailtasunak...

balioesteko egiten da); eta biek izan behar dute garrantzia, eta biak hartu

behar dira kontuan.

Ebaluazio honek irakaskuntza planifikatzeko irizpideak ematen dizkigu, eta

baita helburuak eta edukiak aukeratzeko datuak ere. Ikaskuntzan gertatuko

diren edo gertatu daitezkeen errore eta zailtasunen arrazoiak aurkitzeko tresna

eskaintzen du. Hasierako ebaluazioa ikasleen usteak, itxaropenak, jarrerak,

motibazioa eta abar ebaluatzeko unea da.

Diagnostikorako, elkarrizketak, behaketak, galdesortak, mailaketa-probak…

erabiltzen dira. Gero, jasotako informazioak irakaslearen programazioko

zenbait unitate didaktikoetan aldaketak eragiten ditu, ikasleen beharren

arabera egokitu beharko direlako. Eta horrez gain, ikasleari lagunduko zaio

ebaluazio diagnostikoaren emaitzen bidez ikaskuntza-prozesuan kokatzen.

b. Prozesuarena: ebaluazio formatiboa

Ebaluazio formatiboa ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuan zehar egiten da.

Ikasleen garapen-maila ezagutzeaz gain, prozesuaren zehaztasunak aztertzen

dira, jakiteko ea aurrez ikusitako helburuak zein neurritan lortzen ari diren:

213

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!