HENAC

HENAC HENAC

03.10.2012 Views

Ebaluazioa Prinzipio orokorrak 5.1.2. Ebaluazio-motak HENAC Ebaluazio-motak aipatzen ditugunean, kontuan hartu behar dugu ebaluatzeko egoera eta helburu asko daudela, eta bakoitzak ebaluazio-mota batzuk dakartzala. Nork, zer, zertarako, noiz eta nola ebaluatu behar den kontuan hartuta, ebaluazio-mota bat edo bestea baliatu beharko da. Adibidez, eskola emateko ebaluazio-mota batzuek garrantzi handia izanen dute: diagnostikoa, jarraitua, kualifikatiboa, formatiboa eta sumatiboa, aprobetxamenduaren ebaluazioa…; eta ebaluazio egiaztatzailean, ordea, beste batzuek: hizkuntzagaitasunen ebaluazioa une jakin batean, sumatiboa, amaierakoa, egiaztatzailea… 212

Ebaluazioa Prinzipio orokorrak HENAC 5.1.2.1. Noiz eta zertarako ebaluatu? Ebaluazioa ikaskuntza-prozesuaren une desberdinetan egin daiteke. Dena den, une desberdin horiek barne-lotura sendoa izan behar dute, ikaskuntzaprozesua bakarra eta jarraitua baita, eta etengabe ebaluatzen baita. Nolanahi ere, une bakoitzean egiten den ebaluazioak xede desberdinak ditu, eta ondorioz, informazio desberdinak lortzen dira: a. Hasierakoa: ebaluazio diagnostikoa Ebaluazio diagnostikoa unitate baten hasierako ebaluazioa da, eta gutxienez bi mota daude: unitate administratiboa (maila, ikasturtea…) eta unitate didaktikoa (programa, ataza, sekuentzia didaktikoa, proiektua…). Beraz, esan daiteke ebaluazio diagnostikoak bi funtzio nagusi dituela: bata, administratiboa (ikasleak taldekatzea eta kokatzea, alegia) eta bigarrena, didaktikoa (ikaslearen gaitasunak, beharrak, nahiak, interesak, zailtasunak... balioesteko egiten da); eta biek izan behar dute garrantzia, eta biak hartu behar dira kontuan. Ebaluazio honek irakaskuntza planifikatzeko irizpideak ematen dizkigu, eta baita helburuak eta edukiak aukeratzeko datuak ere. Ikaskuntzan gertatuko diren edo gertatu daitezkeen errore eta zailtasunen arrazoiak aurkitzeko tresna eskaintzen du. Hasierako ebaluazioa ikasleen usteak, itxaropenak, jarrerak, motibazioa eta abar ebaluatzeko unea da. Diagnostikorako, elkarrizketak, behaketak, galdesortak, mailaketa-probak… erabiltzen dira. Gero, jasotako informazioak irakaslearen programazioko zenbait unitate didaktikoetan aldaketak eragiten ditu, ikasleen beharren arabera egokitu beharko direlako. Eta horrez gain, ikasleari lagunduko zaio ebaluazio diagnostikoaren emaitzen bidez ikaskuntza-prozesuan kokatzen. b. Prozesuarena: ebaluazio formatiboa Ebaluazio formatiboa ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuan zehar egiten da. Ikasleen garapen-maila ezagutzeaz gain, prozesuaren zehaztasunak aztertzen dira, jakiteko ea aurrez ikusitako helburuak zein neurritan lortzen ari diren: 213

Ebaluazioa Prinzipio orokorrak

5.1.2. Ebaluazio-motak

HENAC

Ebaluazio-motak aipatzen ditugunean, kontuan hartu behar dugu ebaluatzeko

egoera eta helburu asko daudela, eta bakoitzak ebaluazio-mota batzuk

dakartzala. Nork, zer, zertarako, noiz eta nola ebaluatu behar den kontuan

hartuta, ebaluazio-mota bat edo bestea baliatu beharko da. Adibidez, eskola

emateko ebaluazio-mota batzuek garrantzi handia izanen dute: diagnostikoa,

jarraitua, kualifikatiboa, formatiboa eta sumatiboa, aprobetxamenduaren

ebaluazioa…; eta ebaluazio egiaztatzailean, ordea, beste batzuek: hizkuntzagaitasunen

ebaluazioa une jakin batean, sumatiboa, amaierakoa,

egiaztatzailea…

212

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!