03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Sarrera Printzipio metodologikoak

pentsamendu, ekintza..., ikasi nahi den hizkuntza horren gaineko gaitasuna

areagotzeko berariaz egiten dena. Agerikoa zein buru barrukoa izan daiteke.

Atazek batez ere komunikatzeko balio dute, eta horregatik, gainerako

hizkuntza-jarduerak bezalakoak dira; baina, horiek ez bezala, beste helburu

batzuk ere izaten dituzte: hizkuntza-gaitasuna areagotzea, hizkuntzagaitasunek

zein maila duten ebaluatzea, edota hizkuntzak ikasteko gaitasuna

areagotzea.

Hizkuntzen metodologia komunikatiboa ardatz duten prozeduretan, atazetan

oinarritutako ikaskuntza eta irakaskuntza hobesten da, oso lagungarria delako

hizkuntza-jarduerak eta estrategiak modu eraginkorrean lantzeko. Horregatik,

azken urteotan atazetan oinarritutako prozedura metodologikoek indar handia

hartu dute hizkuntzen irakaskuntzan. Azken finean, metodologia horien funtsa

da errealitatean gauzatzen diren atazak eta hizkuntza-jarduerak eta estrategiak

ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuan erreproduzitzen saiatzea, ahalik eta

modu naturalenean. Atazen didaktizazioa modu desberdinetan egin daiteke,

baina ohikoena atazaren hiru urratsak lantzea da: atazaurrea, atazaren zikloa

eta hizkuntzaren fokalizazioa.

ESTRATEGIAK 6

Estrategia hizkuntza-erabiltzaileek hobeki komunikatzeko baliatzen duten

jarrera-ildo antolatua da, jarduerak eta atazak gauzatzekorakoan

eraginkortasun handiagoa lortzeko. Estrategiak zenbait teknika, abilezia,

trebetasun eta prozeduraren metaketa dira, eta horiek baliatzea oso faktore

garrantzitsua da ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuan, eta hortaz, pisu

handia hartzen dute curriculumaren diseinuan eta definizioan. Estrategiek

zuzen-zuzenean eragiten dute jardueren planifikazioan, gauzatzean,

kontrolean eta konponketan. Adierazpen-estrategiak daude, ulermenestrategiak,

eta elkarreraginezko estrategiak.

Laburbilduz, aipatu berri diren alderdi horiek guztiak hizkuntzaren erabilera-

eta ikaskuntza-molde guztietan elkarri lotuak daudela esan daiteke: hizkuntzajarduerak,

komunikazio-gaitasunak, hizkuntza-gaitasunak, testuingurua,

prozesuak, arloak, testuak, atazak, estrategiak… Horrenbestez, ikaskuntzaprozesuetako

eragile guztiek (ikasleek, irakasleek, ikastaroen diseinatzaileek,

material didaktikoaren egileek, aztertzaileek eta azterketak prestatzen

dituztenek) horiek guztiak hartu beharko dituzte kontuan, eta ahal den

neurrian uztartzen saiatu.

6 Ikusi 4.1.2. atala, eta 3. ataleko adierazleak.

21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!