03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Komunikazio-gaitasunak Hizkuntza-gaitasunak Gaitasun-gramatikala

PUNTUAZIOA 60

Oro har, maila honetan puntuazioa idatzizko testua antolatzeko baliabide

nagusietako bat da. Maila honetako testu konplexuetan baliabide hauek

azalduko dira (puntuak, puntu eta komak, komak, parentesiak, marra luzeak,

eten-puntuak…). Adibidez:

Eta esan nion ez pentsatzeko hori (egunero bulegoan ordu pare bat gelditu)

eginen nuenik, gogorik ez nuelako -gainera, ez da nire lana-; eta berriz ere

horrelakoekin etortzen bazen –beti matraka ematen aritzen zait eta-, ez

ninduela konbentzituko; eta etorritako toki beretik itzultzeko, lehenbailehen.

Koma:

. Aditz laguntzailea isilpean dagoenean (Esan, eta egin…).

. Zenbait atsotitzetan, bikoiztasuna adierazteko (Kanpoan uso, etxean otso;

Eguzkia nora, zapiak hara…).

. Komaren erabilera okerren kontrola: komak, sarritan, binaka jarri behar

dira, eta ez banaka (aposizioan, lokailuak mugatzeko, azalpenak

tartekatzeko…); Bestalde, koma gehiegi jartzeak, batzuetan, kalte egiten du.

Puntu eta koma:

. Perpausen arteko hierarkizazioa markatzeko, askotan lokailua tartean

dagoela (Ez zaitu ikusi nahi; beraz, ez etorri…).

. Testuko osagaiak bereizteko eta antolatzeko (Pipiak jana zuen etxeko

egitura osoa; hoditeriak aspaldi emanak zituen eman beharrekoak; lorategi

izandakoa sasitza beldurgarri bat baizik ez zen. Ezin zen etxe hartan bizi).

. Zerrendak ematean, baldin eta zerrendatutako elementu bakoitzari

ezaugarriak gehitu behar bazaizkio (Honako ordezkari hauek espero ditugu:

Olaia Arregi, oraingo zuzendaria; Jontxu Arratibel, lehengo zuzendaria, eta

orain aholkulari dena; Maria López, idazkaria, eta bilera gidatuko duena.).

60 Atal honetan mailari dagozkion puntuazio-baliabideak ere ematen dira, puntuazioa oso tresna

garrantzitsua delako kohesioa emateko. Dena den, zerrendatu diren baliabide guztiak ez daude propio kohesioari

lotuak; aitzitik, badira ortografia kontu hutsak. Baina batera zerrendatu dira denak (ortografiari dagozkionak, eta

kohesiori dagozkionak), zerrenda bakarra erabilgarriagoa izanen delakoan.

202

C1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!