03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Sarrera Printzipio metodologikoak

egokitzeko. Arloak hainbat izan daitezke: publikoa, pertsonala, hezkuntza,

lana, literatura, aisia, komunikabideak, erakundeak…

TESTUAK 5

Testua erabiltzaileek edo ikasleek, ahoz zein idatziz, jasotzen, sortzen edota

trukatzen duten diskurtso-sekuentzia da. Testua prozesu bateko funtsezko

komunikazio-unitatea da, egituratua, koherentzia eta kohesioa duena,

testuinguru jakin batean eta xede jakin baterako sortua. Komunikazioaren

oinarria denez, ezin egon daiteke hizkuntza-jarduerarik testurik gabe, eta

beraz, jarduerak eta prozesuak antolatzeko eta sailkatzeko abiapuntua da

curriculumetan.

Testuek zenbait xede bete ditzakete gizartean, eta, beraz, alde handiak izaten

dira testuen forman eta muinean. Hizkuntza-jarduerak gauzatzeko erabiltzen

diren testu ohikoenak sailkatzeko testu-genero kontzeptua erabiltzen da.

Testu-generoa gizarte bakoitzean hizkuntzaren erabilera jakin baten ondorioz

finkatutako testuak edo testu-sekuentziak dira (konbentzioak, beraz), zenbait

ezaugarri komun dituztenak. Modu askotan sailka daitezke, eta hizkuntzen

irakaskuntzan eta ebaluazioan horietako batzuetan indar eta arreta handiagoa

jartzen da, ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuan esanguratsuagoak direlako.

Esana dago testu-genero zehatz horiek xede jakin baten arabera sortzen direla.

Eta nahiz eta testu baten helburuak asko izan daitezkeen, oinarrizko testusekuentzia

batzuk bereizten dira, xede komunikatibo nagusiaren arabera (ikusi

Makrofuntzioak, 4.2.1.2. atalean): elkarrizketa bidezkoa, deskriptiboa,

narratiboa, azalpenezkoa, argudiozkoa, instrukziozkoa edo preskripziozkoa,

prediktiboa, gauzatzailea, poetiko-literarioa... Dena den, testu batzuetan

oinarrizko testu-sekuentziaz gain, bestelakoak ere erabiltzen dira; hau da,

narrazioetan deskribapenak tartekatu ahal dira, argudiozko testuetan

azalpenak ere eman ahal dira... Testu-sekuentzia mota horien sailkapen

orokorra oso baliagarria da testu bakoitzaren tasunak lantzeko.

ATAZAK

Orokorrean definituta, ataza gizakiak emaitza edo helburu jakin bat lortzeko

egin behar duen edozein jarduerari esaten zaio; adibidez, ogia erosi,

kutxazainetik dirua lortu, oporrak antolatu, mendi batera igo… Xede hori

lortzeko, batzuetan hizkuntza baliatu behar izaten da, eta beste batzuetan ez.

Baina eremu didaktikora ekarrita, esan daiteke ataza dela hizkuntzen

irakaskuntzaren (edo ikaskuntzaren) arloko edozein jarduera, ariketa, prozesu,

5 Ikusi 4.2.1.1. atala

20

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!