03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Sarrera Printzipio metodologikoak

KOMUNIKAZIO-GAITASUNAK 2

Komunikazio-gaitasuna gizakiak komunikatzeko duen gaitasun-multzoari

deritzo. Gaitasun horietako batzuk orokorrak dira, eta beste batzuk hizkuntzari

lotuak. Gaitasun orokor horietako batzuk oso garrantzitsuak dira hizkuntzaren

erabileran (soziokulturalak eta estrategikoak, esate baterako). Komunikaziogaitasuna

berezkoa izan ohi da, baina ikaskuntzaren bidez garatu ahal da.

HIZKUNTZA-GAITASUNAK 3

Hizkuntza-gaitasunak, berriz, hizkuntza-jarduerak gauzatzeko beharbeharrezkoak

diren komunikazio-gaitasunak dira, hizkuntzaren erabilerari

zuzen-zuzenean lotuta daudenak. Alde batetik gaitasun pragmatikoak daude

(funtzionala, testuala, eta diskurtsiboa), eta bestetik, gaitasun gramatikala

(lexikoa eta semantika, fonetika-fonologia eta intonazioa, ortografia,

morfosintaxia eta kohesioa).

TESTUINGURUA

Testuinguruak hizkuntza-jarduera bakoitza baldintzatzen duten eragileen

multzoa hartzen du bere baitan (fisikoak izan edo ez): non eta noiz gertatzen

den, komunikazio-egoera zein den, egoera soziokulturala… Eragile horiek

guztiak kontuan hartzea oso garrantzitsua da hizkuntza-gaitasunak

komunikazio-egoerari egoki lotzeko.

PROZESUAK 4

Prozesuak ahozko eta idatzizko ulermenean eta adierazpenean eragina duten

gertaera neurologiko eta fisiologikoen multzoari dagozkio. Hiztun, idazle,

entzule edo irakurle izateko, ikasleak ezinbestekoa du zenbait jardueraz

osatutako sekuentzia bat gauzatzeko trebetasuna garatzea, ahozkoaren

ulermenean, adierazpenean eta elkarreraginean, batetik, eta idatzizkoaren

ulermenean, adierazpenean eta elkarreraginean, bestetik. Sekuentzia horren

urratsak planifikazioa, gauzatzea, jarraipena eta kontrola izan ohi dira.

ARLOAK

Arloa gizarte-eragileek diharduten gizarte-bizitzako eremu zabala da. Eta

hizkuntza-jarduerak arloen testuinguruan kokatzen direnez, testuinguru horrek

eragin handia dauka atazetan sortzen diren testuetan. Izan ere, testu horien

ezaugarri pragmatikoak eta linguistikoak aldatu egiten dira, arloaren arabera

2 Ikusi 4. atala.

3 Ikusi 4.2. atala.

4 Ikusi 4.1.2.1. atala.

19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!